2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
NC-5 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena
Añorbeko Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 6ko ebazpen baten bitartez, hasiera batez onetsi zuen Añorbeko Udal Plan Orokorreko NC-5 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Añorben, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L2508282