2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
2025eko ekainaren 11n, Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman zuen:
2025eko ekitaldiko aurrekontuaren eta plantilla organikoaren behin betiko onespena ikusita (biak ere argitaratu ziren 2025eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9an).
Plantilla organiko horretan aurrekontu-zuzkidura duten zenbait lanpostu huts daudelarik, beharrezkotzat jotzen da lanpostu horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtzionatu dezaten.
Aintzat hartuta burutza honi dagokiola lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena, hala xedatuta baitago Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan.
Horrenbertzez, eta azaldutako guztia ikusirik,
EBATZI DA:
Lehenbizikoa.–2025eko ekitaldi honetako lan-eskaintza onestea. Honako lanpostu hauek ditu:
–Lanpostuaren izena: lan-kontratudun finkoa, lanaldi erdian, gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
–Lanpostuaren izena: lan-kontratuduna, lanaldi erdian, gizarte-hezitzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
–Lanpostuaren izena: lan-kontratudun finkoa, lanaldi erdian, administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria %12. Egoera: hutsik.
Bigarrena.–Argitaratzea lan publikoaren eskaintza hau egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Cintruenigon, 2025eko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L2508462