127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

24-1836 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen kontra: Udaltzaingoko inspektoreen bederatzi plaza betetzeko deialdiaren oinarrien aldaketa

Iruñeko Udaltzaingoan bederatzi inspektore plaza betetzeko deialdia dela eta, Ignacio Serna Arrizabalagak 24-1836 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Tokiko Gobernu Batzarrak deialdiaren eta oinarrien aldaketari buruz 2024ko irailaren 30ean hartutako erabakiaren aurka (18/RH). Erabakia 2024ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8koan, argitaratu zen.

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2508342