2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
24-1978 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen kontra: deialdia eta haren oinarriak, Udaltzaingoko inspektoreen bederatzi plaza betetzeko
Iruñeko Udaltzaingoan bederatzi inspektore plaza betetzeko deialdia dela eta, Jesús Lecumberri Radak 24-1978 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Tokiko Gobernu Batzarrak deialdiari eta oinarriei buruz 2024ko irailaren 30ean hartutako erabakiaren aurka (18/RH). Deialdia 2024ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8koan, argitaratu zen.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2508341