2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
25-00640 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena onestea plazen eta lanaldien eskaintza, 2025-2026 ikasturterako, Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoan
Gora jotzeko errekurtsoa. 25-00640 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak epatzea. Errekurtso hori jarri zen kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren lehendakariak 2025eko martxoaren 6an emandako ebazpenari. Ebazpen horrek hizpide zuen onestea plazen eta lanaldien eskaintza, 2025-2026 ikasturterako, Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoan.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Guillermo Chaverri Repárazek gora jotzeko errekurtso bat jarri duela, Carlos-Casimiro Salvador Armendárizen izenean eta hura ordezkatuz, kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren lehendakariak 2025eko martxoaren 6an emandako ebazpenari. Ebazpen horrek hizpide zuen onestea plazen eta lanaldien eskaintza, 2025-2026 ikasturterako, Udaleko haur eskoletan.
Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), 10 egun baliodunean gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.
Iragarkiaren kodea: L2508333