2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2025eko ekainaren 6an:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2025eko apirilaren 9an emandako ebazpenaren bidez onetsi zuen laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Deialdi hori 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, eman zen argitara. Ez denez izangairik aurkeztu eskaerak aurkezteko epearen barruan, honako hau,
EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara eman dadin agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko ekainaren 6an.–Giza Baliabideetako Zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2508272