127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

2025eko ekainaren 6an, Fiteroko alkateak honako ebazpen hau eman zuen:

2025eko ekitaldiko aurrekontuaren eta plantilla organikoaren behin betiko onespena ikusita (biak ere argitaratu ziren 2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28an).

Plantilla organiko horretan aurrekontu-zuzkidura duten zenbait lanpostu huts daudelarik, beharrezkotzat jotzen da lanpostu horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtzionatu dezaten.

Aintzat hartuta alkatetza honi dagokiola lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena, hala xedatuta baitago Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan.

Horrenbertzez, eta azaldutako guztia ikusirik,

EBATZI DA:

Lehenbizikoa.–2025eko ekitaldi honetako lan-eskaintza onestea. Honako lanpostu hauek ditu:

Zerbitzu anitzetako enplegatua, lan-kontratudun finkoa, D maila. Sarbidea: oposizioa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026. Txanda irekia. Osagarriak: mailako osagarria (%12), lanpostuko osagarria (%3,67, barnean dago Udalak 2007ko urtarrilaren 3ko osoko bilkuran onetsitako osagarria, Lan zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 707/2006 Ebazpenak 2007rako ezarria; eta martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretua); arrisku bereziko osagarria (%10). Hutsik.

Bigarrena.–Argitaratzea lan publikoaren eskaintza hau Udalaren egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Fiteron, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2508310