127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Akats zuzenketa, administrari-ofizialaren hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an, honako hau: deialdia, bete daitezen administrari-ofizialaren hiru lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez. Akatsa atzemanik gai-zerrendan, zuzentzen da, akats zuzenketa hau argitaratuz:

Honela dioen tokian:

–814/2020 Foru Agindua, abenduaren 31koa, aldi baterako kontratazioak kudeatzeko arauak.

Honela behar du:

–814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena.

Honela dioen tokian:

–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: udalerria, Nafarroako toki-erakunde gisa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarren partaidetza eta informazioa. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketaren prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

Honela behar du:

–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarren partaidetza eta informazioa. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketaren prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

Lizarran, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2508528