127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, administrari-ofizialaren hiru lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea

2025eko ekainaren 5ean, Lizarrako jarduneko alkateak 600/2025 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren 462/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Lizarrako Udaleko administrari-ofizialaren hiru lanpostu lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Ebazpen hori 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean. Lanpostuok 1.5, 1.6 eta 1.10 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.

Deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Lizarrako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lizarrako Udaleko iragarki taulan eta udalaren web-orrian argitaratuko da.

Horrekin bat, eta eskabiderik aurkeztu gabe iragan denez Lizarrako Udaleko administrari-ofizialaren hiru lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian aurreikusitako epea, bidezkoa da aipatu deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Deialdiaren oinarriak eta espedientean dauden eranskinak ikusirik, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdi hau bete gabe gabe gelditu dela deklaratzea, zioen azalpenean adierazitako arrazoiengatik: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen Lizarrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialaren hiru lanpostu. Alkatetzaren 462/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ean.

Bigarrena.–Ebazpena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lizarrako Udaleko iragarki taulan eta udalaren web-orrian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Langileria Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari erabaki honen berri ematea kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Lizarran, 2025eko ekainaren 5ean.–Jarduneko alkatea, Ana Duarte Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2508256