1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
48/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 5eko 68/2019 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren.
Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 5eko 68/2019 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren. Foru agindu hori Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 11ko 81/2023 Foru Aginduaren eta martxoaren 10eko 25/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu da.
Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoak eskatzen du beste funtzionario bat izendatzeko, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen langile gisa, Hezkuntza Departamentuaren jakinarazpenetan agertu ahal izan dadin.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 5eko 68/2019 Foru Aginduaren 1. puntua aldatzea, Agurtzane Beraza Armendariz andrea ere Hezkuntza Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko izendatu diren langileetako bat izan dadin.
2. Izendapen hori noiznahi errebokatzen ahalko da.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2507866