Iragarkia
125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
92C/2025 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Solidus Solutions San Andrés SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Solidus Solutions San Andrés SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100060012013), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2024ko uztailaren 31n, 2023ko otsailaren 28an enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua, eskatutako zuzenketak egin ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Solidus Solutions San Andrés SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31100060012013).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 15ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
SOLIDUS SOLUTIONS SAN ANDRÉS SL ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
I. KAPITULUA.–ARAU OROKORRAK
1. artikulua. Aplikazio eremua.
Hitzarmen hau aplikatuko da Solidus Solutions San Andrés SL enpresak Atarrabian (Nafarroa) duen lantokian, eta honako hauek izenpetu dute: Solidus Solutions San Andrés SL enpresako zuzendaritzaren aldetik, Simón Angel Roda Narvaiz jauna, Rafael Lacasa Cebollero jauna eta Jaime Echeverría Larumbe jauna, eta langileen aldetik, Rubén San José Dominguez jauna (LAB), Iñigo Larrea jauna (LAB), Raul Gil jauna (LAB), Francisco Javier Manterola jauna (LAB), Igor Eulate jauna (LAB), Miguel Pabolleta Izal jauna (ELA), Eduardo Inda jauna (ELA), Juan Francisco Eransus jauna (CC.OO.), José Antonio Semperena jauna (independentea), enpresa batzordeko kideak.
1.2. Eremu funtzionala: Solidus Solutions San Andrés SLk papera eta kartoia fabrikatzen du, eta EJSN 1712 zenbakia du.
2. artikulua. Eremu pertsonala.
Hitzarmen honek Solidus Solutions San Andrés SLko langile guztien baldintza sozioekonomikoak arautzen ditu, indarreko legerian adierazitako salbuespenekin bakarrik.
3. artikulua. Indarraldia eta salatzea.
Hitzarmen hau hiru urterako itundu da; 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra ondorio guztietarako, eta 2024ko abenduaren 31n amaituko da.
2024ko urriaren 1ean, hitzarmena automatikoki salatuko dute negoziazio batzordeko aldeek; orduan, negoziazio-mahai berria eratu beharko da, hilabeteko epean hurrengo hitzarmenerako negoziazioak hasteko.
4. artikulua. Nahitaez bete beharra.
Hitzarmen kolektibo hau bete beharrekoa da indarrean den bitartean, eta behin hitzarmena salatu eta itundutako iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko du harik eta bi aldeek horren ordezko bat sinatzen duten arte.
Aurrekoa gorabehera, enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioaren bidez, bidezkoa izanen da hitzarmenean ezarritako lan-baldintzak enpresan ez aplikatzea.
Horrenbestez, hitzarmena aldatzeko edo ez aplikatzeko, sindikatuen ordezkariekin akordio bat lortu beharko da. Beraz, enpresak hitzarmen hau ez aplikatzea edo aldatzea nahi badu Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluko prozedurari jarraikiz, lehenik kontsultaldi bati emanen dio hasiera, langileen ordezkariekin akordio bat lortzen saiatzeko. Akordio bat lortzea ezinezkoa bada, hitzarmenaren batzorde paritarioaren irizpenaren pean jarriko da, zeinak zazpi eguneko epean ebatzi beharko baitu, eta, hala ere akordiorik ez badago, Nafarroako Lan Auzitegiaren berezko prozeduretara joko da, ondoko paragrafoetan ezarritakoari jarraikiz.
Bi aldeek espresuki erabaki dute, desadostasunak konpontzeko, Nafarroako Lan Auzitegiko akordioaren adiskidetze eta bitartekaritza prozesuen menpe jarriko direla beti. Arbitraje-prozedura aplikatuko da, bakar-bakarrik, haren menpe jartzeko bi aldeen arteko akordioa badago. Orobat, auzia Aholku Batzorde Nazionalaren edo Autonomikoaren menpe jartzeko, alde bakoitzak hori onartzeko hartutako erabakia beharko da.
5. artikulua. Batzorde paritarioa.
Batzorde paritario bat eratzen da, hitzarmenaren negoziatzaileek osatua; gehienez ere 6 kide izanen ditu, 3 langileen aldetik eta 3 enpresaren aldetik.
Batzordearen bi aldeetako edozeinek hura biltzeko eskaturik, hamabost eguneko epean bilduko da, beranduenez. Bere eskumenak izanen dira hitzarmen kolektibo honen edozein arau interpretatu edo argitzea.
Batzorde paritarioan dagoen sindikatuen ordezkaritza bakoitzak eta, orobat, enpresaren ordezkaritzak aholkularien laguntza izaten ahal dute. Aholkulari horiek hitza izanen dute, baina botorik ez.
Batzorde paritarioaren akordioek balioa izateko, alde bakoitzaren botoen %51ren babesa izan beharko dute.
Batzorde paritarioak hilabeteko epean, gehienez ere, hartu beharko du erabakia planteatzen zaizkion kontuei buruz. Epe horretan erabakirik hartzen ez badu, ulertuko da tramitea bete dela.
Batzorde paritarioko kide titularrek eskubidea izanen dute bilkura egunetan baimen ordaindua hartzeko.
II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA ETA MALGUTASUNA
6. artikulua. Non Stop araubidea.
Non Stop araubidea hitzarmen honen I. eranskinean zehaztutako baldintzek arautzen dute.
7. artikulua. Zamalanen eta baskularen atala.
Zamalanen eta baskularen atalak arautuko dituzten arauak eta baldintzak ere onetsi dira. Hitzarmen honen II. eranskinean zehaztu dira.
Zamalanen eta baskularen ataletako langileek, zerbitzuak larunbat goizean ematen badituzte, edota funtzionamendurako hitzartutako arauen arabera beharrezkoak diren jaiegunetan, prima hauek jasoko dituzte benetan lan egindako egun bakoitzeko:
–Larunbat goizean: 1 Non Stop punturi dagokiona.
–Igande edo jaiegunetan: 4 Non Stop punturi dagokiena.
8. artikulua. Mantentze-lan elektrikoak.
Mantentze-lan elektrikoetako langileek hitzarmen honi atxikitako III. eranskinean zehazten diren arau eta baldintzen arabera emanen dute zerbitzua.
Mantentze-lan elektrikoetako langileek larunbat goizean lan egiten badute, prima bat jasoko dute benetan lan egindako goiz bakoitzeko, zehazki: 0,5 "Non Stop" punturi dagokiena.
Guardia lokalizatuen sistema eginen dute (III. eranskinean zehaztu da) eta horiek guardia lokalizatuen sistemak berarekin dakartzan betebehar guztietan (guardia, lankideen absentziak betetzea, etab.) konpentsatuko dira, 3. gehigarriko E-1, 2 eta 3 puntuetan ageri diren zenbatekoekin.
–Astelehenetik ostiralera bitarteko gauetan egindako guardia lokalizatuko aste bakoitzeko: E-1.
–Larunbat arratsaldez eta gauez eta igandeko txandetan egindako guardia lokalizatuko bi txandatik behin: E-2.
–Jaiegunetako goizetan, arratsaldeetan eta gauetan egindako guardia lokalizatuko txanda bakoitzeko: E-2.
–Bosgarren txandaren akordioaren arabera, zenbateko finkoa jasoko dute hilean edo egunean, altan egindako eta duten soldataren araberakoa, Non Stop Finkoaren Plusa izeneko kontzeptuan. Horren urteko zenbatekoa puntu honetan ageri da: E-3.
–Guardia lokalizatuan diren mantentze-lan elektrikoetako langileen beharra badute fabrikan, lanean ematen duten denborari aparteko orduetarako ezarritako tratamendu bera (24. artikulua) emanen zaio, jaiegunetako aparteko lanorduen baremoa aplikatuta, baina ez dira halakotzat hartuko Gizarte Segurantzan kotizatzeko (ez badute gainditzen akordio honetan ezarritako urteko lanaldia). Nolanahi ere, zenbateko horiek ez dira aintzat hartuko aldi baterako ezintasunagatiko prestazioen osagarriaren oinarria kalkulatzeko (hitzarmenaren 26. artikulua). Jardundako denbora zenbatekoa den ere, jaiegunetako aparteko bi orduri dagokien zenbatekoa gutxienez kobratuko dutela bermatuko zaie.
9. artikulua. Mantentze-lan mekanikoak.
Mantentze-lan mekanikoetako langileak hitzarmen honen IV. eranskinean zehaztutako arau eta baldintzen arabera arituko dira.
Prima batzuk jasoko dituzte larunbat goizean, larunbat arratsaldean, igandean edo jaiegunean lan egiteagatik. Hona hemen prima horien balioak:
–Larunbat goizean: 0,5 Non Stop punturi dagokiona.
–Larunbat arratsaldean: 1 Non Stop punturi dagokiona.
–Igandean: 2 Non Stop punturi dagokiena.
–Jaiegunetan: 4 Non Stop punturi dagokiena.
–Bosgarren txandaren akordioaren arabera, zenbateko finkoa jasoko dute hilean edo egunean, altan egindako egunen eta soldata motaren araberakoa, "Non Stop" Finkoaren Plusa izeneko kontzeptuan. Horren urteko zenbatekoa 3. gehigarriko puntu honetan ageri da: M-3.
Halaber, guardia lokalizatuen sistema eginen dute (IV. eranskinean zehaztu da) eta guardia lokalizatuen sistemak berarekin dakartzan betebehar guztietan (guardia, lankideen absentziak betetzea, etab.) konpentsatuko dira, 3. gehigarriko M-1 eta M-2 puntuetan ageri diren zenbatekoekin.
–Guardia lokalizatua:
- Gaueko txanda (astelehenetik ostiralera): M-1.
- Larunbat edo igande gaueko bi txandatik behin: M-2.
- Jaiegunetako gaueko txanda bakoitza: M-2.
- Guardia lokalizatuan diren mantentze-lan mekanikoetako langileen beharra badute fabrikan, lanean ematen duten denborari aparteko orduetarako ezarritako tratamendu bera (24. artikulua) emanen zaio, jaiegunetako aparteko lanorduen baremoa aplikatuta. Jardundako denbora zenbatekoa den ere, jaiegunetako aparteko bi orduri dagokien zenbatekoa gutxienez kobratuko dutela bermatuko zaie.
10. artikulua. Galdara eta Kogenerazioa.
Galdara eta Kogenerazioko langileak hitzarmen honen V. eranskinean zehaztutako arau eta baldintzen arabera arituko dira.
Non stop lan-araubidea dutenez, dagokien prima jasoko dute, hots, 19. artikuluan zehazten dena.
11. artikulua. Absentziak partzialki betetzen dituzten langileak.
Absentziak betetzeko ardura duten langileak hitzarmen honen VI. eranskinean zehaztutako arau eta baldintzen arabera arituko dira.
Absentziak partzialki betetzen dituzten langileak dira larunbatetan (arratsaldeko eta gaueko txanda) eta igande edo jaiegunetan (hiru txanda) gerta daitezkeen absentziak betetzeko askatasuna duten horiek.
Urtean ordainsari zehatza jasoko dute, urteko hiletan banatua. Zenbateko hori 3. gehigarriko C-1 puntuan ageri da.
Halaber, larunbat goizeko, larunbat arratsaldeko eta larunbat gaueko eta igandeko edo jaieguneko primak jasoko dituzte (hitzarmen honen 19. artikuluan zehaztu dira araubide horretarako) eta gaueko lanaren plusa (20. artikuluan aurreikusi da) aurreko aldi eta txanda horietako bakoitzean ordezkapenak eta benetako lana egiten dituztenean.
12. artikulua. Malgutasun araubidea (lanaldiaren banaketa irregularra).
Malgutasun araubidea arautzen duten baldintzak hitzarmen honen VII. eranskinean zehaztu dira.
III. KAPITULUA
13. artikulua. Lanbide kategoriak.
13.1. artikulua. Langile espezialistak eta kualifikazio gabeko langileak.
Gaur egun Atarrabiako lantokian dauden langile espezialisten eta kualifikatu gabekoen lanpostuak honako kategoria hauetan berregituratuko dira:
–Maila. Lanpostua.
K- 3. makinako gidaria.
- 1. makinako gidaria.
- Oreak prestatzeko gidaria.
- Lanbide osagarrietako 1. mailako ofiziala.
- Galdara/kogenerazioko gidaria.
J
I
H- 3. makinako laguntzailea.
- Lanbide osagarrietako 2. mailako ofiziala.
- 1. makinako laguntzailea.
G- Kategoria hau eskuratuko da enpresan 5 urtez aritu ondoren.
- 3. bobinagailuko gidaria.
- 1. bobinagailuko gidaria.
- Prozesuko Analista.
- Laguntzaile berezia.
M- Lanbide osagarrietako 3. mailako ofiziala.
- Koipeztatzailea.
- Eskorga-gidaria.
D- Lanbide osagarrietako laguntzailea.
- Oreak prestatzeko 2. laguntzailea.
- Oreak prestatzeko 1. laguntzailea..
- Kargako laguntzailea.
- Akaberetako laguntzailea.
- Bobinagailuko laguntzailea.
- Absentziak betetzeko langilea.
- Bestelako edozein lan, hamabi hiletik gorako antzinatasuna duena, produkzioko laguntzailea.
B- Kualifikatu gabeko langile oro, hamabi hilabetetik beherako antzinatasuna duena.
13.2. artikulua. Teknikariak eta administrariak.
–O taldea:
- Antolatzaile izangaia.
- Administrari izangaia.
- Mezulari-mandatugilea (16-17).
- Laguntzailea (16-17).
–1. taldea:
- Garbitzailea.
–2. taldea:
- Lorezaina.
- Atezaina.
- Mandataria.
- Sukaldeko laguntzailea.
- Zerbitzaria.
- Pisatzailea.
- Zaintzailea-gauzaina.
–3. taldea:
- Etxezaina.
- Telefonista.
- Ekonomatuko saltzailea.
- Bidaltzailea.
- Kalitate kontroleko laguntzailea.
–4. taldea:
- Zinpeko guarda edo zaindaria.
- Bulego teknikoko laguntzailea edo kalkatzailea.
- Administrari-laguntzailea.
- 2. mailako areto-maisua.
–5. multzoa:
- Zulatzailea-grabatzailea-egiaztatzailea.
- Ekonomatuko kutxazaina.
- Sukaldaria.
- 1. mailako areto-maisua.
- Biltegizaina.
- Antolaketako laguntzailea.
- Laborategiko teknikaria / kontrolatzailea / kalitate kontrolatzailea.
–6. taldea:
- Antolaketako 2. mailako teknikaria.
- Saltzaile bidaiaria.
- 2. mailako administrari-ofiziala.
- Kontramaisua, 2. mailakoa.
–7. taldea:
- Kontramaisua, 1. mailakoa.
- 1. mailako administrari-ofiziala.
- Antolaketako 1. mailako teknikaria.
- Delineatzailea.
- Operadorea.
- Gizarte laguntzailea.
- Saltzailea.
- Giza baliabideetako teknikaria.
- Ingurumeneko teknikaria.
- Laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikaria.
–8. taldea:
- Ekonomatuko burua.
- Programatzailea.
- Delineatzaile proiektugilea.
- Atalburua edo arduraduna.
–9. taldea:
- Salmenta lantaldeko burua.
- Antolaketako burua.
- Biltegietako burua.
- Administrazio Ataleko burua.
–10. taldea:
- OLTa.
- Fabrikazio Ataleko burua.
- Zerbitzuetako burua.
- Kalitate kontroleko burua.
- Bulego Teknikoko burua.
- Datu-prozesuetako analista.
- Salmentetako delegatua.
- Laneko arriskuen prebentzioko burua.
- Ingurumeneko burua.
–11. taldea:
- Fabrikazioko burua.
- Salmentetako burua.
- Mantentze-lanetako burua.
- Laborategiko burua.
- Informatikako burua.
- Administrazioko burua.
- Enpresako medikua.
- Langileen burua.
–12. taldea:
- Teknikari buruak.
–13. taldea:
- Zuzendariordeak.
–14. taldea:
- Zuzendariak.
14. artikulua. Lanpostu hutsak betetzea.
Enpresako langile guztiek baldintza berberetan lehentasunezko eskubidea izanen dute edozein lanbide taldetan eta ataletan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko. Lanpostuko balidazioari esaten zaio baldintzen berdintasuna.
Enpresak azterketak egiten ahalko ditu berez Non Stop finkoaren plusik ez duten lanpostuetan. Azterketa horiek proba teoriko bat eta proba praktiko bat izanen dituzte, eta bien artean 7 puntu lortzen ahalko dira. Antzinatasunak 0,2 puntu urteko konputatuko du, eta gehienez ere 3 puntu emanen dira guztirako notak dituen 10 puntuetatik. Enpresak ordu bat lehenago emanen dizkio batzordeari izangaiei egin beharreko galderak eta probak. Epaimahaian batzordeak izendatutako bi kide eta batzordeak izendatutako beste bi kide izanen dira, eta lanpostua esleitzeko gehiengo osoa beharko da.
Lanpostuetan sartu eta igotzeko baldintzak izanen dira indarreko legezko xedapenek arlo horretarako ezartzen dituztenak. Igoeretarako, langileak enpresan duen antzinatasuna lehentasunezko merezimendua izanen da, baldintza berberetan.
IV. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK
15. artikulua. Ordainsarien kontzeptuak eta ordainketa egiteko eguna.
A) Ordainsarietako kontzeptuak.
1.–Hitzarmeneko soldata.
2.–Soldataren osagarriak:
a) Pertsonalak:
–Antzinatasuna.
–"Ad personam" osagarria.
b) Lanpostukoa:
–Larunbateko, igandeko eta jaieguneko plusa, goizekoa, arratsaldekoa eta gauekoa.
–Non Stop plus finkoa.
–Kategoriaren osagarria.
–Gaueko lanaren plusa.
–Konpentsazio plusa lanaldi jarraituko atsedenaldia (ogitartekoarena) ez egiteagatik.
–Mantentze-lanetako guardien sistemaren plusak.
–Absentziak betetzeko plusa.
c) Lanaren kalitatearenak edo kantitatearenak:
–Aparteko orduak.
d) Hilabetez gorako muga-egun aldizkakoa dutenak:
–Ekaineko aparteko paga.
–Eguberrietako aparteko paga.
–Iraileko aparteko paga.
–Mozkinen aparteko paga.
–Emaitzen aparteko paga.
3.–Soldataz kanpoko sariak:
–Gizarte Segurantzaren babesaren borondatezko hobekuntzak (ABE egoerako osagarria).
B) Ordainketaren data.
Nominak hilabetea bukatutakoan ordainduko dira, hilabete bakoitzeko laugarren lanegunean. Horretarako, lanegunak astelehenetik ostiralera bitarte zenbatuko dira.
Hilabete bakoitzeko 28an edo aurreko azken lanegunean, konturako aurrerakin bat ordainduko da.
Langileei ordaindu beharreko nomina-desbideratze baieztatuak desbideratzea detektatu den hilabete berean ordainduko dira.
16. artikulua. Hitzarmeneko soldata.
Hitzarmeneko soldata, hitzarmen honen 1. gehigarriko soldaten tauletan zehaztu da, kategoria, talde edo maila bakoitzerako.
17. artikulua. Antzinatasuna.
Langile guztiek izanen dituzte zerbitzuan emandako denboragatiko aldizkako igoerak: bi hirurteko eta hortik aurrerako bosturtekoak.
Hitzarmen honen 2. gehigarriko taulan ezarri da hirurteko eta bosturteko horien balioa.
Langile guztientzat, aldizkako igoerek muga hau izanen dute: bi hirurteko eta bost bosturteko.
Arau horiek aplikatzeak ez du inolaz ere ekarriko kontzeptu horregatik jasotzen ari diren zenbatekoak murriztea.
Antzinatasuna enpresan sartzen den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Halaber, aintzat hartuko dira probaldian egindako zerbitzuak eta enpresako plantillan lanpostua betetzera pasatu diren behin-behineko edo bitarteko langileek egindakoak.
Denbora horiek bete eta hurrengo hileko lehen egunetik hasiko dira sortzen aldizkako igoerak.
Kategoriaz igo edo lanbide-taldez aldatzen direnek, taulan beren kategoria edo talde berriari dagokion antzinatasun plusa kobratuko dute.
Antzinatasuna onartzearen ondorioetarako, langile batek enpresan lana utzi eta berriz bertan sartzen bada, aurreko kontratazioaldietan benetan lan egindako denbora osoa konputatuko zaio. Horixe bera aplikatuko zaie langile azpikontratatuei Solidus Solutions San Andrés enpresan zerbitzua egiten egon diren denboragatik, baldin zuzenean kontratatuak badira. Horri dagokionez, VI. kapituluan eszedentziei buruz ezarritakoa aplikatuko da.
18. artikulua. Kategoriaren soldata-osagarria (KSO).
Kategoria bakoitzerako soldata-osagarri bat ordainduko da, zehazki hitzarmen honen 1. gehigarriko soldaten tauletan ezartzen den urteko zenbatekoa.
Taula horiek egiteko, 22. artikuluan ezarritakoa aplikatu da, eta hitzarmeneko soldaten taulak (1. gehigarria) eguneratu dira.
%100eko zenbatekoa jasoko da langilearen antzinatasuna urtebetetik gorakoa denean; bestela, gutxienez ere 27. artikuluan zehazten diren portzentajeak jasoko dituzte langile sartu berriek.
KSOaren zenbatekoa gutxienez ere hitzarmeneko soldataren %51 izatea erabaki da, kategoria bakoitzean.
19. artikulua. "Ad personam" osagarria.
Langile batzuek 1994ko abenduaren 31n "Enpresaren Soldata-osagarri" gisa jasotzen zituzten zenbatekoak "Ad personam osagarri" izatera pasatu ziren 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera; hala, egun horretatik aurrera desagertu egin zen "Enpresaren Soldata-osagarri" izena zuen ordainsaria.
20. artikulua. Non Stop araubidea.
Non Stop plusa ordaintzeko modua (produkzioa): behar bezala zehaztua enpresa itunean 2001-2003 urteetarako.
–Horren ondorioz, bi kontzeptutan finkatu zen:
1. Non Stop plus finkoa = 12 hilekotan jaso beharrekoa, hilabete bakoitzeko egun naturalen kopuruaren arabera - 3. gehigarriko NS-1 puntuan agertzen den zenbatekoa.
2. Non Stop plus aldakorra (benetan lan egindako egun bakoitzeko).
Non Stop plusaren %50 Non Stop plus finkoaren kontzeptuarekin konpentsatzen denez, beste erdia konpentsatzea besterik ez da geratzen, eta hori, puntuaren balioa aldatu gabe, puntu kopurua erdira murriztea da:
a) Larunbat goiza: 0,5 puntu.
Larunbat arratsaldea: 1,0 puntu.
Larunbat gaua eta igandeak: 2,0 puntu.
–Aste barruko jaiegunetan joateak 4 puntuko balioa izanen du, eta lehen bezala, denak aldagarria izaten jarraituko du.
Jaiegun bat edo urtarrilaren 1a edo abenduaren 24a, 25a eta 31 larunbata edo igandea badira, lantokira joateagatiko konpentsazioari ez zaizkio kenduko "Non Stop" plus finkoaren kontzeptuan dagoeneko aplikatutako puntuak (A atalean adierazitakoak).
Puntuaren balioa 3. gehigarrian dago. Zenbateko hori hitzarmenak indarra duen hurrengo urtean eguneratuko da, soldaten taulak igotzen diren portzentaje berberetan.
–Non Stop plus aldakorra 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera egutegian gertatzen diren aldaketen mende egonen da.
"Non Stop" araubidearen eraginpean ez dauden langileek plus bat kobratuko dute larunbatean, igandean edo jaiegunetan benetan lan egindako egun bakoitzeko eta zenbateko hori eskala honen arabera zehaztuko da:
- Larunbat goizean: 1 Non Stop punturi dagokiona.
- Larunbat arratsaldean: 2 Non Stop punturi dagokiena.
- Larunbat gauean, igandean eta jaiegunetan: 4 Non Stop punturi dagokiena.
21. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
Benetan lan egindako gaueko lanaldi bakoitzerako plusa ezartzen da (3. gehigarrian ageri da).
–Espezialistentzat eta kualifikazio gabekoentzat: T-1.
–Teknikarientzat eta administrarientzat: T-2.
22. artikulua. Ogitartekoaren plusa.
Duen lanagatik langile batek ezin badu lanaldi jarraiturako ezarritako hamabost minutuko atsedenaldia hartu, 1. gehigarrian zehazten den zenbatekoa jasoko du. Konpentsazio hori benetan lan egindako egun bakoitzeko emanen da.
23. artikulua. 2022., 2023. eta 2024. urteetako ordainsariak.
- 2022. urtean:
Hitzarmenaren indarraldiko lehen urtean, %6,5 (ehuneko sei koma bost, 2021. urteko KPI nazionala) igoko dira 2021eko abenduaren 31n indarrean dauden soldata taulak, 1., 2. eta 3. gehigarrietan ageri direnak. Igoera horretatik kanpo gelditzen dira hitzarmen honetan beren igoera duten soldata kontzeptuak.
- 2023. urtea:
Hitzarmenaren indarraldiaren bigarren urtean, %5,7 (ehuneko bost koma zazpi, 2022. urteko KPI nazionala) igoko dira 2022ko abenduaren 31n indarrean dauden soldata taulak, 1., 2. eta 3. gehigarrietan ageri direnak. Igoera horretatik kanpo gelditzen dira hitzarmen honetan beren igoera duten soldata kontzeptuak.
- 2024. urtean:
Hitzarmena indarrean den hirugarren urtean, 2023. urteko KPI nazionalaren portzentajea igoko dira 2023ko abenduaren 31n indarrean dauden soldata taulak, 1., 2. eta 3. gehigarrietan ageri direnak. Igoera horretatik kanpo gelditzen dira hitzarmen honetan beren igoera duten soldata kontzeptuak.
24. artikulua. Aparteko pagak.
Urtean aparteko paga hauek ordainduko dira, jarraian zehazten diren kontzeptuak eta zenbatekoak barne:
a) Ekaineko eta eguberrietako aparteko paga; horietan hitzarmeneko soldata, antzinatasuna, kategoriaren osagarria eta "Ad personam" osagarria sartzen dira.
Urtero, ekainaren 15ean eta abenduaren 15ean ordainduko dira, hurrenez hurren.
Enpresan urtero urtarrilaren 1etik aurrera edo uztailaren 1etik aurrera sartutako langileek eskubidea izanen dute kasuan kasuko seihilekoan lan egindako denborari dagokion zati proportzionala jasotzeko, pagen sortzapena seihileko naturalekoa izanen baita.
b) Mozkinen aparteko paga: langile guztiek eskubidea izanen dute mozkinen aparteko pagaren kontzeptu gisa 1. gehigarriko soldaten tauletan urte bakoitzerako zehazten den zenbatekoa jasotzeko, honela: antzinatasunagatik aplikatzen den koefizientea %5ekoa izanen da hirurteko bakoitzeko eta %10ekoa jarraian egindako bosturteko bakoitzeko. Mozkinetan parte hartzea urtero sorraraziko da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, eta urtea iraganda ordainduko da, martxoaren 10ean, aurreko urte horretako taularen arabera. Abenduaren 31n enpresan urtebete baino gutxiago lan egin duten langileek eskubidea izanen dute lan egindako denborari dagokion zati proportzionala jasotzeko hurrengo urteko martxoan, pagen sortzapena urte naturalekoa izanen baita.
c) Emaitzen aparteko paga: emaitzen aparteko paga bat ordainduko da; hori urtero sorraraziko da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, 1. gehigarrian urte bakoitzerako adierazitako zenbatekoarekin, eta urtea iragan ondoren ordainduko da, apirilaren 10ean, aurreko urte horretako taularen arabera. Abenduaren 31n enpresan urtebete baino gutxiago lan egin duten langileek eskubidea izanen dute lan egindako denborari dagokion zati proportzionala jasotzeko hurrengo urteko apirilean, pagen sortzapena urte naturalekoa izanen baita.
d) Iraileko aparteko paga:
Opor guztiak, gehienez ere bi ziklotan, uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte (biak barne) hartzen dituzten langileek ez dute deus jasoko paga honetatik. Gainerako langileek 3. gehigarrian jasotako zenbatekoaren portzentaje bat hartuko dute, beren egutegian uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte (biak barne) adierazita dituzten lan egunen arabera, eta dagozkien oporrak izanen dituzte uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte, bi ziklotan hilabete horien barrenean.
Langileren batek zuzendaritzak planteatzen duena ez beste egutegi bat proposatu eta hura onartua izanez gero, langileak ez du eskubiderik izanen paga hori hartzeko.
LANEKO EGUNAK | PORTZENTAJEA |
25 edo gutxiago | 20 |
26 | 30 |
27 | 40 |
28 | 50 |
29 | 60 |
30 | 70 |
31 | 80 |
32 | 90 |
33 (edo bost lantalde) | 100 |
25. artikulua. Aparteko orduak.
I.–"Ordainketa" modalitatea, 3. gehigarrian jasotako balioak.
a) Lanegunean, astelehenetik ostiralera, norberaren egutegian laneguna dena:
–Espezialistak eta kualifikaziorik gabeko langileak: HE-1.
–Teknikariak eta administrariak: HE-2.
b) Gainerako egunetan:
–Espezialistak eta kualifikaziorik gabeko langileak: HE-3.
–Teknikariak eta administrariak: HE-4.
–Gaueko aparteko orduetan (22:00etatik 6:00etara) gaueko plusa ordainduko da, egindako orduekiko proportzionala.
–Larunbatean, igandean edo jaiegunean Non Stop araubidea duen lanpostuan lan egindako aparteko orduetan, ezarritako prima ordainduko da, egindako orduekiko proportzioan.
c) Jaieguneko aparteko ordua (guardia) mantentze-lanetako langileentzat: modalitate berri hau ezarri da eta zenbateko berri bat ere bai, kontzeptu guztiak kontuan hartzen dituena: HE-5.
Oharra: "Ordainketa" modalitatekoak izanen dira honako hauengatik egindakoak: "lanaldi arrunta luzatzea", "mantentze-lanetarako deiak" eta "produkzioari hasiera eman aurretik instalazioak prestatzea".
II.–"Atseden konpentsatzailea" modalitatea.
–Geroko atseden konpentsatzailerako aintzat hartuko da kalkulu honetatik ateratzen den ordu kopurua: egindako aparteko orduak bider 1,75.
–Aurreko puntuan adierazitako atseden konpentsatzaileko orduak erabiltzeko arauak.
1. "Ordainketa" modalitatearen oharrean adierazitakoa salbu, egindako aparteko orduak atseden konpentsatzailerako kontabilizatzen ahalko dira, egun berean egindakoen kopurua edozein izanik. Lanaldi osoetan hartuko dira; eta lanaldi osora iristen ez diren orduak osorik eta behin batean hartuko dira.
2. Ahal dela, atseden konpentsatzailea ukitutako pertsonari interesatzen zaionean hartuko da, eta horretarako, absentziak betetzeko langileak erabiliko dira, zuzenean nahiz zeharka, kasuan kasuko lanpostuko lana egiten dakitenak.
3. Ez da arazorik izanen atseden konpentsatzailea emateko, baldin eta erabili nahi den egun horretan, absentzia betetzeko pertsona egon ala ez egon, pertsona eskatzailea bere lanpostuan egoteko beharrik ez badago; hori, noski, dagokion arduradunaren irizpideen arabera erabakiko da, egun horretan egin beharreko produkzioa edo lana aintzat hartuta.
4. Azaroaren 15eko astean, egun horretan dauden saldoak (erabiltzeke daudenak) aztertuko dira, atseden konpentsatzaileak nola emanen diren antolatzeko eta abenduaren 31n deuseztatzeko.
III.–"Atseden konpentsatzailea gehi ordainketa" modalitatea.
Modalitate hori hautatzen duten langileei egin dituzten orduen kopurua bider 1,75 kontabilizatuko zaie (adibidez: 8 x 1,75 = 14); hala, ateratzen den 1a denboran har dezake eta gainerako 0,75a plus batean, lan egindako ordu arrunten balioan: (adibidez: 14 = 8 hartu eta 6 kobratu):
Lan egindako ordu arrunta: (hitzarmeneko soldata + KSOa + antzinatasuna + Non-Stop plus finkoa + mozkinen aparteko paga + emaitzen aparteko paga) / urteko lanaldia.
Langileak bat hautatuko du hiru modalitateen artean.
26. artikulua. Konpentsazioa prestakuntzagatik eta arazoak konpontzeko taldeetara joategatik.
Lanorduetatik kanpo prestakuntza mintegietara edo arazoak konpontzeko taldeetara joateagatik aparteko orduengatik ordaintzen den zenbateko bera ordainduko da.
Enpresak segurtasunari buruzko mintegi laburrak ematen ahalko ditu, laneko txanda gehienez ere ordubete luzatuz edo aurreratuz. Hori guztia plantilla osoa joan dadin.
Bi kasuetan, "Prestakuntzara joatea" deitzen dena bezala ordainduko da, aparteko ordu arrunten zenbateko berean eta ez dira baimenen bidez konpentsatuko.
26. artikulua. Bis. Prestakuntza.
Enpresarentzat beharrezkoa da langile balioaniztunak izatea; hortaz, beharrezkoa da produkzioko langile guztiak prestatuak eta baliozkotuak egotea, gutxienez ere hurbilen dagoen goragoko lanposturako. Horretarako, zuzendaritzak behar horietara egokitutako prestakuntza plan bat garatuko du urtero. Lanpostuetako titularren artean eta baldintza beretan, enpresan antzinatasun handiena duen langileak izanen du prestakuntzarako lehentasuna. Lanpostuko balidazioari esaten zaio baldintzen berdintasuna.
Enpresak prestakuntza eta balidazio prozesu guztien berri emanen dio batzordeari.
Prestakuntza plan horrek bulego departamentuetako prestakuntza beharrei ere erantzuna emanen die.
27. artikulua. Aldi baterako ezintasunaren prestazioen osagarria.
Gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren kasuetan, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko ditu, langilearen lanaldi arrunteko soldata errealaren %100era arte (bajaren aurreko hilabetean oinarrituta, salbu eta baja enpresarentzat zerbitzuak ematen diren lehen hilabetean gertatzen bada; kasu horretan, aurreko hileko oinarri teorikoa hartuko da erreferentziatzat, gorabeherarik gabekoa). Osagarri honetarako urtarrilean indarrean den oinarria soldaten taulak igotzen diren portzentaje berean eguneratuko da. Onura hau lortzeko ezinbesteko baldintza izanen da ondorengo baldintzak betetzea:
1.–Itun honi atxikitako langileen absentismo indizearen arabera, aurreko hamabi hilabeteetan konputatua, honako eskala hau aplikatuko da hitzarmena indarrean den bitartean:
- 0,000tik %4,50erainoko absentismoa, soldataren %100.
- %4,51tik %5,50erainoko absentismoa, soldataren %95.
- %5,51tik %6,00rainoko absentismoa, soldataren %90.
- %6,01etik %7,00rainoko absentismoa, soldataren %85.
- %7,01etik %8,00rainoko absentismoa, soldataren %80.
- %8,01etik goragoko absentismoa, soldataren %75.
Absentismo indizea kalkulatuko da galdutako orduen kopurua laneko ordu arrunt teorikoen kopuruaz zatituz.
Absentismo indizea kalkulatzeko, kanpoan utziko dira lan istripuek eta kreditu sindikaleko orduek eragindako absentziak.
Baja hartu aurreko urtean eritasunaren ondorioz aldi baterako ezintasun egoeran egon ez diren langileen kasuan, indizea konputatzeko kanpoan utziko dira iraupen luzeko eritasunaren ondoriozko bajak 121. egunetik aurrera.
2.–Absentzia ahalik eta azkarren jakinaraztea.
3.–Eriak edo istripua izan duenak (baja lan istripuagatik izan ala ez izan) dagokion mutuak ezartzen dituen azterketak eginen ditu. Azterketa horiek enpresaren zerbitzu medikoarenak ordeztuko dituzte.
Enpresa batzordeari hilero emanen zaio absentismo indizearen berri; berak aztertu eginen du eta egokiak iruditzen zaizkion neurriak erabakiko ditu.
Lan istripuen kasuetan, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko ditu %100era bitarte, absentismo indizea gorabehera. Osagarri honetarako urtarrilean indarrean den oinarria soldaten taulak igotzen diren portzentaje berean eguneratuko da.
Aurrekoa gorabehera, langileak baja hartu aurreko hemezortzi hilabeteetan ez badu inolako bajarik izan kontingentzia arruntagatik, soldataren %100 jasoko du, absentismoaren indize orokorra edozein izanik. Baja hartu aurreko hemezortzi hilabeteetan langileak sei egun baino gutxiago izan bada bajan kontingentzia arruntagatik, lanaldi arruntari dagokion benetako soldataren %100 jasoko du (baja hartu aurreko hilabetea oinarri hartuta) aldi baterako ezintasuneko 60 egun betetzen dituenean eta dagoeneko hori jasotzen ari ez bada.
Aurreko egoeraren baten ondorioz langilea berriz gaixotzen bada eta hala adierazita agertzen bada arrazoi arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasuneko parte medikoetan, aintzat hartuko den baja kopurua izanen da jatorrizko kausaren berbera.
Iraganean, bozketa egin zen hautatzeko zeinek kudeatu behar zuen kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasuna (AE), mutualitateak edo Gizarte Segurantzak, eta Gizarte Segurantzaren esku geratu zen. Bozketa berriz egiteko, sistema baten eta bestearen artean berriz hautatzeko, gutxienez plantillako langileen %33ren sinadurak beharko dira, eta, betiere, kontratua amaitu baino gutxienez hilabete lehenago eskatzen bada. Erabakia onetsitzat joko da haren emaitza boto-emaileen %51koa edo gehiagokoa bada.
28. artikulua. Kontratuak eta langile sartu berriak.
–Tratu eta aukera berdintasuna.
Hitzarmena sinatzen duten aldeek ulertzen dute beharrezkoa dela ahaleginak egitea enpresan tratu eta aukera berdintasunerako eskubidea bermatzeko.
Hala, enpresak adierazten du konpromisoa hartua duela tratu eta aukera berdintasuna errespetatzeko emakumeen eta gizonen artean, enpresan sartzeko; kontratatzeko eta lan baldintzetarako; lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzeko; laneko osasunerako; eta abar. Horregatik, enpresak bat egiten du diskriminaziorik ezaren arloari dagokionez Europan ezarritako araudiarekin. Horrela, hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean eta betiere produkzioan kontratu berriak badaude, gutxienez emakume bat kontratatuko da urteko.
Kontuan hartuta enpresa Atarrabiako hirigunean dagoela, produkziorako kontratatutako pertsonen erdiek, gutxienez, herri horretan izanen dute bizilekua; izan ere, horrela, gainera, lan-txandetan desbideratzeak gertatuz gero, ordezko langileak laneratzea azkarrago egin daiteke, eta, era berean, aukera eman dezake, deialdia egin ondoren, berehala lanean hasteko, askotariko gorabeheren ondoren jarduera konpontzeko eta berreskuratzeko esku-hartzeetan laguntza behar izanez gero.
Kontuan hartuko da, halaber, eskatzailearen lan-prekaritateko egoera (langabezia, ABLE, behin-behinekoa).
–Kontratuak.
Enpresako zuzendaritzak prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak erabiltzen ahalko ditu, baldin eta horrela kontratatutako langileek langile sartu berrientzat finkatutako ordainsarien %85 jasotzen badute.
Ikastunek legeak ezarritako prestakuntza teorikoa jasoko dute, enpresatik kanpo nahiz barnean.
Enpresak konpromisoa hartzen du aldi baterako laneko enpresetatik heldu diren langileak ez kontratatzeko. Nolanahi ere, produkzioarekin zerikusirik ez duten salbuespenezko egoera eta kasuetan, zuzendaritzak langile horiengana jotzen ahal du, legeriak enpresa batzordearentzat ezarritako eskudantziak galarazi gabe.
Erabaki da enpresak legez edo sektoreko hitzarmen kolektibo nazionalaren bidez ezarritako gainerako kontratu motak erabiltzen ahalko dituela.
–Langile sartu berriak.
Enpresan urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna duten langileek antzinatasun horren arabera jasoko dituzte taula honetan ezarritako soldaten kontzeptuen gaineko portzentajeak:
ANTZINATASUNA | NON STOP PLUSA | KSO |
LEHEN URTEKO LEHEN SEIHILEKOAN | %75 | %40 |
LEHEN URTEKO BIGARREN SEIHILEKOAN | %100 | %60 |
BIGARREN URTEAN (hamabigarren hilabetean kobratuko da) | %100 |
Enpresan lanean urtebete igarota, hala kontratu ez-mugagabea izan duen langilearen kasuan, nola bi kontratu ez-mugagabe edo gehiago izan dituenaren kasuan, zuzendaritzak erabakiko du langile horrek enpresan jarraitzen duen ala ez, aintzat hartuta beharrak, kontratu motak eta langilearen egokitasuna, eta enpresan jarraitzen badu, lan-kontratu mugagabea eginda. Hori ez zaie aplikatuko iraupen luzeko bajak betetzeko bitarte baterako kontratua duten pertsonei, horiek lanpostua utzi beharko baitute kontratatuak izan zireneko arrazoia bukatzen denean. Nolanahi ere, berriro ere kontratatzen badira, aurreko behin-behinekotasun horiek betetzen egindako denbora kontuan hartuko da gorago adierazitako portzentajeen ondorioetarako eta antzinatasun pluserako, prestakuntzarako eta mailaz igotzeko.
Arau horrek aldi baterako 6 langiletik aurrera hartuko du indarra, eta horiek denbora gehiagoz egoten ahalko dira egoera horretan eta antzinatasunaren hurrenkerari jarraituko zaio langile finko bihurtzeko.
29. artikulua. Kaleratze kolektiboa.
Enpresak, hitzarmen honek dirauen bitartean, uko egiten dio lan-kontratuak amaitzeari Langileen Estatutuaren 51. artikuluan araututako kaleratze kolektiboaren bidez. Lege testu horretan jasotako gainerako formulak erabiltzen ahalko ditu kontratuak amaitzeko.
V. KAPITULUA.–LANALDIA-EGUTEGIA-OPORRAK
30. artikulua. Lanaldia.
2022., 2023. eta 2024. urteetarako gehieneko lanaldia 1.712 ordukoa izanen da urtean (benetan egindako lana) urte bakoitzerako eta enpresako langile guztientzat.
30 bis artikulua.
Aurreko artikuluan ezarritakoa gorabehera, enpresak zortzi ordura arteko urteko lanaldi gehigarri bat antolatzen ahalko du beharrezkoa jotzen duen talde horietarako, prestakuntza ikastaro berezi bat egiteko, funtsean segurtasunari buruzkoa.
Ikastaro horretara joateko benetan erabilitako orduak "Prestakuntzara joatea" kontzeptuan ordainduko dira, jaiegunetako aparteko orduen zenbateko berean.
I. eranskinean ezarritako urteko produkzio egunak osatzeko, kasuan kasuko konpentsazioak ezarriko dira elkarren segidako urteen artean.
31. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.
Enpresako zuzendaritza arduratuko da urteko lanaldia egutegietan banatzeaz, enpresa batzordeari entzun ondotik. Produkzio egutegiak antolatuko dira oinarri hartuta benetan lan egindako 213 edo 212 egun eta 2 edo 3 prestakuntza egun. Prestakuntza egunak iragarriko dira 15 egun lehenago eta lanaldi osotzat hartuko dira. Guztira, 215 izanen dira. 213 edo 212 egun horietatik, langileek lanaldi murrizketaren ondoriozko hautapen libreko egun bat izanen dute. Aldez aurretik eskatuta hartzen ahalko dute egun hori, betiere zazpi egun natural lehenago eskatuta eta egunean bi pertsonak eta txanda bakoitzeko pertsona bakarrak eskatzen badute.
Eskaeren erregistroak publikoa izan beharko du, bai egunei bai eskatzaileen izenei dagokienez.
Atal guztietako egutegi garatuak, txandak eta lantaldeak barne, azaroaren 30a baino lehen entregatuko dira.
Eguneko lanaldia benetako 8 lanordukoa izanik, ordutegi hauek ezarri dira:
1. Txandakako langileak:
–Goizez: 06:00etatik 14:00ak arte (benetako 8 lanordu).
–Arratsaldez: 14:00etatik 22:00ak arte (benetako 8 lanordu).
–Gauez: 22:00etatik 06:00ak arte (benetako 8 lanordu).
2. Bulegoko langileak:
–Lanean sartzea: 08:30etik 09:00ak arte (aukeran).
–Lanetik ateratzea: 17:00etatik 17:30 arte (aukeran).
Ostiraletan 15:00etan ateratzeko (departamentu bakoitzeko %50 txandaka, batean bai eta bestean ez), astelehenetik ostegunera 15 minutu errekuperatuko dira; ondorioz, irteera ordua 17:15ean edo 17:45ean izanen da (aukeran).
–13:30ean ordu erdiko geldialdia eginen da; ez da benetako lan-denbora izanen, bazkaltzeko izanen baita.
–Betiere, zein diren ere sartzeko eta ateratzeko orduak, egunean zortzi ordu eginen dira lanean.
–Udako ordutegia: eguneko lanaldia jarraitua izanen da, 08:00etatik 16:00ak arte, astelehenetik ostegunera, eta 08:00etatik 14:00ak arte, ostiraletan.
–Aipatu orduetatik 30 minutu geroago arte ematen ahal zaio hasiera lanaldiari eta, horrenbestez, 30 minutu geroago arte bukaera eman, ezarritako lanaldia osatzeko.
–Enpresak urtero erabakiko du noiz hasi eta bukatuko den udako ordutegia, ekaina eta iraila bitartekoa, 29. artikuluan ezarritako urteko lanaldia osatzeko.
32. artikulua. Oporrak.
Urtean hogeita hamar egun naturaleko oporraldi ordaindua ezartzen da.
Inork ez du hogeita hamahiru (33) egunetan baino gehiagotan lan eginen uztail eta abuztu artean; gainera, zazpi (7) opor egun jarraian izanen ditu uztailean edo abuztuan.
Bost lantaldetan lan egiten denean, zuzendaritzak zazpi (7) egunez, sanferminetan, produkzioa gelditzea aukeratzen ahalko du, edo ez gelditzea eta hiru pertsona kontratatzea, bat txanda bakoitzeko, hogeita hamasei (36) egunetan lan egiteko eta hiru egun ematea, txandaka, guztiei uztailean eta abuztuan.
20 egun natural lehenago, gutxienez ere, adieraziko du zuzendaritzak erabaki hori.
Langileek lan-jardueraren garaian jasotzen duten ordainsari bera jaso dezaten hilabeteko oporraldian, erabaki da itun honetan bildu diren plusetako edozein onartua duten langile guztiei "Oporren plusa" ordainduko zaiela, eta honela zehaztuko da horren zenbatekoa:
Zenbatekoa honakoa izanen da: aurreko urteko bigarren seihilekoan sortutako plus aldakorren batura (plus aldakortzat joko dira: gauekoa, ogitartekoarena, "Non Stop" plusak, eta mantentze-lan mekaniko eta elektrikoetako guardiak puntuen arabera), plus horiek abian den urtean aplikatutako igoerarekin eguneratuta, gehi abian den urteko lehen seihilekoan sortutako plus berdinen arteko batura, zati hamaika.
Lortzen den emaitza urte bakoitzeko uztaileko nominan ordainduko da, "oporretako plusa" izenarekin.
Oporraldia, kolektiboa nahiz banakakoa, martxoaren 31 baino lehen ezarriko da bi aldeak ados daudela, eta VII. eranskinaren arabera aldatzen ahalko da.
Oporrak hartzeko eskubideak urte bakoitzaren abenduaren 31n preskribatuko du.
Oporraldiak bat egiten badu aldi baterako ezintasunarekin, eta langileak ezin badu oporraldi osoa edo haren zati bat urte naturalean hartu, zilegi izanen du ezintasuna bukatzean hartzea, ezintasuna ekarri duen gertakizuna edozein izanik eta betiere eragin zen urteaz geroztik 18 hilabete baino gehiago igaro ez badira. Enpresaren opor egunen egutegiaren arabera finkatutako oporraldiak bat egiten badu bularra emateko aldiarekin edo hitzarmenaren 33.2 eta 33.3 artikuluetan ezarritako lan kontratua eteteko aldiarekin, langileak eskubidea izanen du opor egunak aldi baterako ezintasuna edo dagokion baimena bukatutakoan hartzeko, edo kontratuaren etenaldia bukatutakoan, urte naturala bukatu bada ere.
VI. KAPITULUA.–LIZENTZIAK ETA ESZEDENTZIAK
33.1 artikulua. Baimenak.
Langileak, lehenbailehen abisatuta eta behar bezala justifikatuta, lanera ez agertzeko aukera izanen du, ordainsaria izateko eskubidearekin, arrazoi hauengatik eta adierazten den gutxieneko denborarako:
a) 16 egun natural, ezkontzagatik edo bikoteak dagokion erregistroan inskripzioa egiteagatik (bikote horiek inskribatu direla justifikatu behar dute).
b) Bi egun, seme-alaben jaiotzagatik, amatasun- edo aitatasun-prestazioa lortzeko baldintzak betetzen ez dituzten langileentzat, eta 5 lanegun (gertaera eragilea oporraldian gertatzen bada eta amaitu arte irauten ez badu izan ezik), ezkontidearen, ezkontide baten edo bestearen seme-alaben, aitaren edo amaren, biloben, aitona-amonen, seme-alaba politikoen eta anai-arreben eta, orobat, langilearen odoleko anai-arreben ezkontideen istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatik, bai eta aurrekoak ez diren beste pertsona batzuen kasuan ere, langilearekin etxebizitza berean bizi badira eta horiek benetan zaindu behar badira.
Langileak baimen egun horiek erabiliko ditu egokitzat jotzen duenean, baldin eta baimena eragin duen beharrak irauten badu.
Ahaide horietako baten heriotzaren kasuan, bi laneguneko baimena izanen du langileak, salbu eta ezkontidearen eta seme-alaben kasuan, halakoetan baimena bost egunera luzatuko baita (horietako bi, gutxienez, lanegunak).
Zio horregatik langileak tokiz aldatu behar badu, epea hiru egunera bitarte luzatzen ahalko da, irizpide hauei jarraikiz:
1. Distantzia 100 km baino handiagoa eta 250 km edo txikiagoa bada, egun bat gehiago emanen da (3 egun guztira).
2. Distantzia 250 km baino handiagoa eta 500 km edo txikiagoa bada, bi egun gehiago emanen dira (4 egun guztira).
3. Distantzia 500 km baino handiagoa bada, hiru egun gehiago emanen dira (5 egun guztira).
Hiru kasuetan distantzia lantokitik eta baimenerako arrazoi den ahaidea dagoen tokira (ospitalea edo etxea) kontatzen da.
Bidaiaren luzera neurtzerakoan, enpresaren eta langilearen artean adostasunik ez izatera, distantziaren proba egiteaz enpresa arduratuko da. Garraio publikoan egiten den ibilbide motzena izanen da distantzien neurria.
Unean-unean baimenen arloan indarrean den doktrina jurisprudentzialean xedatutakoari jarraikiko zaio.
c) Egun bat, ohiko bizilekua aldatzeagatik.
d) Nahitaezko eginbehar publiko eta pertsonal bat betetzeagatik, behar-beharrezkoa den denbora. Legez edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora jakin bat finkatua badago, arau horretan absentziaren iraupenari eta horren konpentsazio ekonomikoari buruz xedatuta dagoenari jarraituko zaio.
e) Hezkuntza eskubide orokorrak eta lanbide heziketa jasotzeko ezarritako denbora, indarreko legedian araututako kasuetan eta moduan.
f) Egun bat, lehen mailako ahaideen, anai-arreben eta ezkontidearen anai-arreben ezkontzagatik.
g) Egun bat, txandaka lan egiten duen langilearen semearen edo alabaren jaunartzeagatik, egutegiaren arabera egun horretan lan egin behar badu.
h) Beharrezkoa den denbora, langilea mediku espezialista baten kontsultara joateko, Gizarte Segurantzakoa izan nahiz ez izan; salbuespenezko kasuetan izan ezik, langileak kontsultaren ordua aurretik adierazi beharko du, eta gerora bisita hori enpresan justifikatu.
Era berean, beharrezkoa den denbora izanen da Gizarte Segurantzako familia-medikuaren kontsultara joateko.
i) Urtean 12 ordu bitarteko baimen ordaindua 14 urte bitarteko seme-alaben eritasunagatik, pediatrak behar bezala justifikatuta; baimen hori emateko beharrezkoa izanen da baldintza hauek betetzea:
1. Bi ezkontideek besteren konturako langileak edo autonomoak direla egiaztatzea (alargunak, bananduak/bananduak eta dibortziatuak izan ezik).
2. Kontsulta-ordutegia bat etortzea bi ezkontideen lanaldiarekin (alargunak, bananduak/bananduak eta dibortziatuak izan ezik).
j) Odoleko lehengusuen edo odoleko osaba-izeben ezkontzara edo hiletara joatea.
Aipatutako ahaidetasunak odol bidezkoak dira eta langilearekin lotuak. Aipatu ekitaldietara joan ahal izateko, horiek ospatzeko eguna bat badator laneko ordutegiarekin, baimen ordaindua eta horretarako behar duen denbora tartea emanen zaizkio. Beharrezko denbora tartetzat hartuko dira:
- Ordu eta erdi (1,50 h) ezkontza baino lehen; distantziaren arabera, 1,50 h luzatuko da 100 km-ko edo 0,75 h 50 km-ko. Horrela ezarriko da lantokitik irteteko ordua, eta lanaldia bukatzen den arte iraunen du baimenak.
- Arratsaldeko txandaren kasuan, ezkontza goizez bada, lanaldi osorako baimen ordaindua emanen da.
- Gaueko txandarako K atalean zehaztutakoa aplikatuko da.
- Hiletaren kasuan, ekitaldia hasi aurreko 0,50 h hartzen da beharrezko denbora tartetzat, eta aurretik adierazitako proportzioan handituko dira, distantziaren arabera, irteera ordua eta lanera itzultzekoa (bidezko bada).
k) Egun bat urtean, odoleko lehengusuen edo odoleko osaba-izeben ezkontzaren ala hiletaren artean hautatu beharrekoa, edo langilearen lehen mailako ahaideen eta odoleko anai-arreben heriotza kasuan.
l) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, baimen ordainduko bi egun urtean, betiere zazpi egun natural lehenago eskatuta eta egunean bi pertsonak eta txanda bakoitzeko pertsona bakarrak eskatzen badute. Tratamendu berarekin, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, baimen ordainduko hiru egun izanen dira urtean.
Eskaeren erregistroak publikoa izan beharko du, bai egunei bai eskatzaileen izenei dagokienez.
m) Langile bat osasun arrazoi justifikatuengatik alde egin beharrean badago, eta gutxienez ere lanaldi erdia egin badu, lan egindako eguntzat joko da, ondorio guztietarako.
n) Langile batek baja hartzen badu eguna beste langile batekin trukatu ondoren, lankideari zor izanen dio eguna, eta ez enpresari.
Artikulu honetan adierazitako baimenak, ezkontidean oinarritzen direnak, langilearen bikote egonkorrari ere aplikatuko zaizkio eta ulertuko da harreman egonkorra dutela bikotekideak gutxienez ere urtebetez jarraian elkarrekin bizitzen egon badira eta hala frogatzen badute bizi diren herriko udalak emandako egiaztagiri baten bidez.
33.1 bis artikulua. Argitzeko testua.
33.1 artikuluan ezarritako baimenak gertaera eragilearen egun beretik sortuko dira eta horrela zehaztuko dira langileari dagozkion lanegunak, bere egutegiaren arabera. Baimendutako egunen kopurua finkatuta, langileak egokitzat jotzen duenean hartuko ditu, betiere baimena eragin duen beharrak irauten badu.
Kausa berarengatik eta tartean alta medikorik egon gabe edo ospitaletik irteten ez bada, ospitaleratzeagatiko baimenaren barnean balizko ebakuntza kirurgikoarena ere sartuko da, baldin eta ospitaleratzen denetik lehen ebakuntza egiten den arte ez badago 4 eguneko tarterik (96 ordu), eta 10 eguneko tartea (240 ordu) ebakuntzen artean. Tarte horiek badaude, langileak eskubidea izanen du ospitaleratzeari dagokion beste baimen ordaindu baterako.
33.2 eta 33.3. artikulua. Amatasun eta aitatasun baimena.
Jaiotzak (barnean direla erditzea bera eta hamabi hilabetetik beherako haurra zaintzea) ekarriko du ama biologikoaren lan kontratua hamasei astez etetea. Aste horietatik, nahitaezkoa izanen da erditzearen ondorengo sei asteak hartzea, jarraian eta lanaldi osoan, amaren osasuna babesten dela ziurtatzeko.
Jaiotzak ama biologikoaz beste gurasoaren lan-kontratua etenen du hamasei astez. Hamasei aste horietatik, nahitaezkoak izanen dira erditzearen ondorengo sei aste jarraituak, eta lanaldi osoan hartu beharko dira, bete daitezen Kode Zibilaren 68. artikuluan ezarritako zaintza betebeharrak.
Erditze goiztiarretan edo edozein arrazoirengatik jaioberriak ospitalean egon behar badu erditzearen ondoren, ama biologikoak edo beste gurasoak eskaturik, ospitalean alta hartzen denetik aurrera zenbatzen ahalko da etenaldia. Zenbaketa horretatik salbuesten dira erditu ondoko sei asteak: epe horretan ama biologikoaren kontratua eten egin beharko da nahitaez.
Garaia baino lehen pisu gutxiegirekin jaiotzen diren haurren kasuan eta, baldintza klinikoren bat dela medio, jaioberriak ospitalean egon behar badu zazpi egun baino gehiago erditzearen ondoren, etenaldia ospitaleratzeak dirauen adina egun luzatuko da, gehienez ere hamahiru aste gehiagora arte, erregelamenduz garatzen den baldintzak betez.
Haurra hiltzen bada, etenaldia ez da murriztuko, salbu eta amak lanpostura itzultzea eskatzen badu, behin bukatutakoan nahitaez hartu beharreko sei asteko atsedenaldia.
Erditu eta hurrengo sei asteak igarotakoan, guraso bakoitzak adingabea zaintzeko kontratua eteten ahalko du, nahi izanez gero, metatuta edo etenekin hartu beharreko asteetan, eta baliatzen ahalko da erditu ondorengo nahitaezko etenaldia amaitzen denetik semeak edo alabak hamabi hilabete bete arte. Hala ere, ama biologikoak erditzea aurreikusten den eguna baino lau aste lehenagotik eteten ahalko du. Astebeteko aldi bakoitza hartzeko edo, hala badagokio, aldi horiek metatzeko, gutxienez hamabost egun lehenago jakinarazi beharko zaio enpresari.
Eskubide hori indibiduala da langileentzat, eta ezin zaio erabilera beste gurasoari transferitu.
Erditu eta hurrengo sei asteak igarotakoan, lan-kontratuaren etenaldia lanaldi osoan edo lanaldi partzialean hartzen ahalko da, aldez aurretik enpresaren eta langilearen artean adosturik, erregelamenduan ezartzen denarekin bat.
Langileak, gutxienez hamabost egun lehenago, enpresari jakinaraziko dio eskubide honetaz baliatuko dela, kasua bada, hitzarmen kolektiboetan ezarritako baldintzetan. Eskubide hori baliatzen duten bi gurasoek enpresa bererako lan egiten badute, enpresaren zuzendaritzak hura aldi berean baliatzeko aukera mugatzen ahal du, arrazoi funtsatuak eta objektiboak badaude, idatziz behar bezala arrazoituta.
Adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreraren kasuan, 45.1.d) artikuluarekin bat, etenaldiak hamasei aste iraunen du jarraian adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-egile bakoitzarentzat. Sei aste, nahitaez, lanaldi osoz eta etenik gabe hartu beharko dira adopzioa eratzen duen epailearen ebazpenaren ondoren, edo adoptatzeko zaintza edo harrera baiesten duen erabaki administratiboaren ondoren.
Gainerako hamar asteak asteetan hartzen ahalko dira, metatuta edo etenda, adopzioa eratzen duen epailearen ebazpenaren edo adoptatzeko zaintza edo harrera baiesten duen erabaki administratiboaren ondorengo hamabi hilabeteko epean. Ez da zilegi langile berak etenaldi bat baino gehiago hartzea adingabe beragatik. Astebeteko aldi bakoitza hartzeko edo, hala badagokio, aldi horiek metatzeko, gutxienez hamabost egun lehenago jakinarazi beharko zaio enpresari. Hamar aste hauetako etenaldia lanaldi osoan edo lanaldi partzialean hartzen ahalko da, aldez aurretik ados jarrita enpresa eta ukitutako langilea, erregelamenduz erabakitzen diren baldintzen arabera.
Nazioarteko adopzio kasuetan, gurasoek adopzioan hartuko duten haurraren jatorrizko herrialdera joan beharra dutenean, atal honetan kasu bakoitzerako aurreikusitako etenaldia lau aste lehenagotik ere hasten ahalko da, adopzioa eratzen duen ebazpenaren aurretik.
Eskubide hori indibiduala da langileentzat, eta ezin zaio transferitu beste adoptatzaileari, adoptatu aurreko zaintzaileari edo harrera egiten duenari.
Langileak, gutxienez hamabost egun lehenago, enpresari jakinaraziko dio eskubide honetaz baliatuko dela, kasua bada, hitzarmen kolektiboetan ezarritako baldintzetan. Eskubide hori baliatzen duten bi adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-egileek enpresa bererako lan egiten badute, enpresak borondatezko hamar aste horiek aldi berean baliatzeko aukera mugatzen ahal du, arrazoi funtsatuak eta objektiboak badaude, idatziz behar bezala adierazita.
Jaiotzaren, adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreraren kasuan semeak nahiz alabak desgaitasunen bat badu, 4. eta 5. apartatuetan aipatzen den kontratu etenaldiak bi aste gehiago iraunen du (bat guraso bakoitzarentzat). Jaiotzeetan, adopzioetan, adoptatzeko zaintza edo harrera anizkoitzetan berdin jokatuko da seme edo alaba bakoitzeko, bigarrenetik hasita.
Haurdunaldian edo haurrari bularra emateko aldian arriskurik baldin badago, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 26. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kontratu etete hori bukatuko da kontratua erditzeagatik eteten den egunean edo bularreko haurrak bederatzi hilabete betetzen dituenean, hurrenez hurren, edo, bi kasuetan, langilea aurreko lanpostura edo bere egoerarako egokia den batera itzultzeko ezintasuna desagertzen denean.
Halaber, hamahirugarren xedapen iragankorrak xedatzen duena hartuko da kontuan. Mailaka aplikatzea 48. artikulua, bat etorriz martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak emandako idazketarekin (arau horren bidez premiazko neurriak ezarri ziren emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko enplegu eta lanaren arloan). Harekin bat etorriz, honako hau xedatzen da:
1. Mailaka aplikatuko dira 48. artikuluko 4., 5. eta 6. apartatuak, bat etorriz martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak emandako idazketarekin (arau horren bidez premiazko neurriak ezarri ziren emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko enplegu eta lanaren arloan), honako arau hauei jarraikiz:
a) Jaiotzaren kasuan, ama biologikoak osorik baliatuko ditu martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretuan araututako etenaldiak, errege lege-dekretua indarrean jartzen denetik.
b) Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, jaiotzaren kasuan, beste gurasoak zortzi asteko etenaldi osoa izanen du, eta lehenengo bi asteak etenik gabe hartu beharko ditu, erditzea gertatu eta jarraian.
Ama biologikoak lau astera arteko aldia uzten ahal dio beste gurasoari, nahitaezkoa ez duen etenalditik. Beste gurasoak 48.4 artikuluan xedatutakoaren arabera baliatu behar du bai aldi hori, bai gainerako sei asteak.
c) Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreraren kasuan, guraso bakoitzak sei asteko etenaldia izanen du, lanaldi osoan, nahitaez eta etenik gabe, adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala eman eta jarraian, edo adopzio-helburuko zaintzari edo harrerari buruzko erabaki administratiboa eman eta jarraian. Nahitaez hartu beharreko sei asteez gainera, gurasoek, nahi izanez gero, hamabi aste hartzen ahal dituzte, etenik gabe, adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren ondorengo edo adoptatzeko zaintzari edo harrerari buruzko erabaki administratiboaren ondorengo hamabi hilabeteen barruan, 48.5 artikuluan ezarritakoaren arabera. Gurasoetako batek gehienez hamar aste hartzen ahal ditu borondatezko hamabi aste horietatik, eta hamabi aste horietatik geratzen dena beste gurasoaren esku geratuko da. Eskubide hori baliatzen duten bi gurasoek enpresa bererako lan egiten badute, enpresak borondatezko hamabi aste horiek aldi berean baliatzeko aukera mugatzen ahal du, arrazoi funtsatuak eta objektiboak badaude, idatziz behar bezala arrazoituta.
d) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, jaiotzaren kasuan, beste gurasoak hamabi asteko etenaldi osoa izanen du, eta lehenengo laurak etenik gabe hartu beharko ditu, erditzea gertatu eta jarraian. Ama biologikoak bi astera arteko aldia uzten ahal dio beste gurasoari, nahitaezkoa ez duen etenalditik. Beste gurasoak 48.4 artikuluan xedatutakoaren arabera baliatu behar du bai aldi hori, bai gainerako zortzi asteak.
e) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreraren kasuan, guraso bakoitzak sei asteko etenaldia izanen du, lanaldi osoan, nahitaez eta etenik gabe, adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala eman eta jarraian edo adoptatzeko zaintzari edo harrerari buruzko erabaki administratiboa eman eta jarraian. Nahitaez hartu beharreko sei asteez gainera, gurasoek, nahi izanez gero, hamasei aste hartzen ahal dituzte guztira: etenik gabe hartu beharko dituzte, adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren ondorengo edo adoptatzeko zaintzari edo harrerari buruzko erabaki administratiboaren ondorengo hamabi hilabeteen barruan, 48.5 artikuluan ezarritakoaren arabera. Gurasoetako batek gehienez hamar aste hartzen ahal ditu borondatezko hamasei aste horietatik, eta hamasei aste horietatik geratzen dena beste gurasoaren esku geratuko da. Eskubide hori baliatzen duten bi gurasoek enpresa berarentzat lan egiten badute, enpresak borondatezko hamasei aste horiek aldi berean hartzeko aukera mugatzen ahal du, arrazoi funtsatuak eta objektiboak badaude, idatziz behar bezala arrazoituta.
f) 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, guraso bakoitzak lan-kontratuaren etenaldi bera izanen du, barnean dela horietako bakoitzarentzako sei asteko nahitaezko baimena, eta martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretuan xedatutako erregulazio berria osorik aplikatuko da.
2. Harik eta bi gurasoen etenaldia parekatu arte, eta mailakako aplikazioaren aldian, berezitasun hauekin aplikatuko da sistema berria:
a) Ama biologikoa hiltzen bada, lanean ari zen ala ez kontuan hartu gabe, beste gurasoak 48.4 artikuluaren arabera ama biologikoarentzat aurreikusitako 16 asteko etenaldi osorako eskubidea izanen du.
b) Jaiotzaren kasuan, beste gurasoak hasieran ama biologikoak utzitako etenaldia baliatzen jarraitzen ahal du, nahiz eta ama aldi baterako ezintasun-egoeran egon lanera itzultzeko aurreikusita duen unean.
c) Baldin eta gurasoetako batek, bere jarduera profesionala erregulatzen duten arauak direla-eta, ez badu eskubiderik prestazioak jasotzeko eskubidearekin jarduera profesionala eteteko, beste gurasoak bere lan-kontratua 16 astez eteteko eskubidea izanen du, eta ez zaio aplikatuko erregimen iragankorraren inolako mugarik.
d) Adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren eta harrera kasuan, 45.1.d) artikuluarekin bat etorriz, bi gurasoek lan egiten badute, interesdunek egindako aukeraren arabera banatuko da etenaldia, zeina aldi berean edo elkarren segidan baliatzen ahal baitute, aldi berean baliatzeari buruz aldi iragankorreko urte bakoitzerako ezarrita dauden mugen barruan. Hemen aipatzen diren aldiak lanaldi osoan edo lanaldi partzialean hartzen ahalko dira, enpresaburuak eta ukitutako langileak aldez aurretik ados jarrita, erregelamenduz erabakitzen diren moduan.
Halaber, arlo honetan indarrean den araudia aplikatuko da betiere.
33.4. artikulua. Bularra emateko baimena.
Jaiotzaren, adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreraren kasuan, 45.1.d) artikuluarekin bat, langileek eskubidea izanen dute ordu batez lanetik kanpo egoteko, bularreko haurra zaintzearren, horrek bederatzi hilabete bete arte. Ordu hori bi zatitan banatzen ahal da. Ume baten baino gehiagoren jaiotze, adopzio, adoptatzeko zaintza edo harrera kasuetan, baimenaren denbora modu proportzionalean handituko da.
Eskubide hori baliatzen duenak, hala nahi badu, eskubide hori lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, helburu berbererako, edo denbora hori lanaldi osotan pilatzen ahal du, negoziazio kolektiboan ezarritako baldintzetan edo enpresarekin adostuta (betiere negoziazio kolektiboan ezarritakoa errespetatuz).
Atal honetan biltzen den baimena langileen eskubide indibiduala da, eta eskubidea gauzatzea ezin zaio aldatu beste guraso, adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-egile bati. Hala ere, subjektu eragile bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek badute, enpresaren zuzendaritzak mugatzen ahalko du aldi berean erabili nahi den eskubidea, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin bada (zuzendaritzak idatziz jakinarazi beharko ditu arrazoiak).
Bi gurasoek, adoptatzaileek, zaintzaileek edo harreragileek iraupen eta erregimen berean baliatzen badute eskubide hori, denbora hori bularreko haurrak hamabi hilabete bete arte luzatzen ahal da, eta soldata proportzioan murriztuko da umeak bederatzi hilabete betetzen dituenetik aurrera.
Halaber, arlo honetan indarrean den araudia aplikatuko da betiere.
33.5. artikulua. Legezko zaintza.
Legezko zaintza dela-eta, langileren batek bere kargura baldin badu hamabi urtetik beherako haurrik edo desgaitasun fisikoa, psikikoa edo zentzumenezkoa izanik ordaindutako lanik egiten ez duen pertsonarik, eskubidea izanen du urte naturalaren barnean lanaldia murrizteko Langileen Estatutuaren 37.6 artikuluan jasotako kasuetan eta baldintzetan, eta soldata ere proportzionalki murriztuko zaio, haren iraupenaren zortzirenaren (gutxienez) eta erdiaren (gehienez) artean. Murrizketa hori gauzatzeko, eguneko lanaldia hartzen ahalko da erreferentziatzat. Murrizketa hori astekoa edo hilabetekoa izan daiteke, betiere lanaren antolaketak horretarako aukera ematen badu.
33.6. artikulua. Borondatezko eszedentziak.
Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea du borondatezko eszedentzia izateko, lau hilabeterako gutxienez eta bost urterako gehienez. Eskubide horretaz berriz balia daiteke langile bera, aurreko eszedentzia bukatu zenetik lau urte igaro eta gero.
Eszedentzian dagoen langileak lehentasun eskubidea baizik ez du enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetara itzuli ahal izateko.
Bere lanpostua hutsik ez badago, langileak kategoria txikiagoko edo handiagoko lanpostu huts bat hartzen ahalko du; azken kasu horretan, beste langile batzuen igotzeko eskubidea errespetatu beharko du, eta hartzen ahal duen lanpostuaren ezaugarriak bete beharko ditu.
33.7. artikulua. Eszedentzia sindikala.
Langileek, enpresatik goragoko esparru batean eginbehar sindikalak betetzeko hautatuak izanez gero, eszedentzia eskatzen ahalko dute eta enpresak derrigorrez onartu beharko die kargu horretan dauden denborarako. Eszedentzia hori nahitaezkotzat joko da eta, beraz, antzinatasunerako kontabilizatuko da.
33.8. artikulua. Langile batek enpresa ezkontzeko uzten duenean, enpresak nahitaez berriz hartu beharko du langile hori baldin eta alarguntzearen ondorioz familiaburu bihurtu, eta enpresan berriz hartzeko eskatzen badu, eta lanerako gaitasuna badu.
33.9. artikulua. Gaixotu edo istripua izan duen langileak eskubidea izanen du Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean aurreikusitako prestazioak jasotzeko, eta nahitaezko eszedentziara pasatuko da bere ohiko lanbiderako ezintasuna duela deklaratzen bada; nolanahi ere, enpresaren barnean bestelako lan batzuk egiteko gaitasun funtzionala badu, enpresari eskatzen ahalko dio Estatuko Hitzarmenaren 6.16 eta 8.3 artikuluetan aurreikusitakoa betetzeko.
33.10. artikulua. Hitzarmen honen indarraldian, eta kapitulu honi dagokionez, Oreen, Paperaren eta Kartoiaren Estatuko Hitzarmenean ezartzen diren hobekuntza guztiak hitzarmen honi aplikatuko zaizkio.
Halaber, kapitulu honetan ezarritakoa, 33.1 artikuluan adierazitakoa salbu, aplikatzekoa izanen da erreferentziako legea (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa) gerora aldatzen, interpretatzen, garatzen edo beste batengatik ordezten ez den bitartean; bestela, kasu horretan, hori izanen da aplikatuko dena, eta beraz, hitzarmena, kapitulu honetan, une bakoitzean indarrean den legearen mende egonen da.
34. artikulua. Ordaindu gabeko baimenak.
Zuzendaritzak, produkzioa kaltetu dezakeen arrazoirik ez badago, ordaindu gabeko egun bat gehiago baimenduko du 33.1 artikuluan adierazitako arrazoiengatik eta iloben heriotza, ezkontza eta jaunartzeen kasuetan. Langileak aukera izanen du egun horri dagokion deskontuaren ordez egun hori baimenaren ondoko 30 egunetan berreskuratzeko, zuzendaritzarekin adostu ondoren.
–Baimenak berreskuratzea.
Ordaindu gabeko baimena ematen bada, lantokira huts egindako ordu kopuru bera berreskuratuko da, kasuan kasuko arloko arduradunak adierazitako egunean.
Larunbatean, igandean edo jaiegunean eta Non Stop araubideko lanpostu batean berreskuratzen bada, ezarritako prima kobratuko da.
Baimena ezin izanen da inola ere berreskuratu aparteko orduekin konpentsatuz eta atseden konpentsatzailea aplikatuz.
VII. KAPITULUA
35. artikulua. Gizarte funtsa.
Gizarte funtsa osatzen duen zenbatekoa Solidus Solutions San Andrés SLk jarriko du, eta honako honen emaitza izanen da: 3. gehigarrian ageri den balioa bider hileko azken egunean plantillan diren pertsona kopurua. Urteko ekarpena ez da inola ere aseguruaren kostu osoa baino txikiagoa izanen.
Funts honen zenbatekoa bereziki erabiliko da langile guztien bizi aseguruaren primaren kostua betetzeko. Aseguru horrek honako arrisku hauek estaliko ditu, zehazten diren gutxieneko kapitalekin:
–Heriotza, arrazoia edozein dela ere: 21.500 euro.
–Ezintasun osoa: 39.000 euro.
–Erabateko ezintasuna: 39.000 euro.
Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du aseguru-etxe ezberdinekin adierazitako kalte-ordainak handitzea aztertzeko, baina horrek ez du ekarriko egungo primekiko kostuak areagotzea.
Enpresa batzordeak funts horien erabilera egokiena aztertu, eta zuzendaritzari proposamena eginen dio, aukera ekonomikoek ahalbidetzen duten neurrian kudea dezan. Funts horren zenbatekoa, lehentasunez, aseguru bat mantentzeko (2014. urtean indarrean denaren antzekoa) erabiliko da, bai eta polizak edozein gorabeherarengatik izan ditzakeen igoeretarako ere, eta soberakin ekonomikoak ahalbidetzen badu, eguberrietan opari bat egiteko, aurreko hitzarmenean jaso zenaren antzeko zenbatekoa duena.
36. artikulua. Ikasketak.
Zuzendaritza saiatuko da ikasketak egiten ari diren langileei erraztasunak ematen, ahal dela antolaketa egokituz, eta betiere produkzio sistema eragotzi gabe.
Zuzendaritza garatzen ari da enpresako prestakuntza plan bat, anbizio handikoa, hitzarmenaren indarraldiak dirauen artean jarraituko duena. Planak kostu handia izanen du, eta honako hauek dira xedeak:
1. Langileek beren lanpostua edo beste bat (ordezkapenak egitean) behar bezala betetzeko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak, teorikoak eta praktikoak eskuratzea.
2. Langileei enpresako gainerako departamentuei buruzko prestakuntza ematea.
3. Langileei kalitate arloko teknikak irakastea.
4. Enpresako agintariak eta teknikariak parte-hartze, komunikazio eta prestakuntza sistemetan trebatzea.
37. artikulua. Laneko arropa.
Langileek 8 jantzi hautatzen ahalko dituzte bi urtean behin, jarraian adierazten diren hauen artean:
–Udako galtzak.
–Neguko galtzak.
–Mahuka motzeko poloak.
–Mahuka luzeko poloak.
–Jaka.
–Jertsea.
–Jantzi polarra.
–Txalekoa.
Kalitate kontrastatuko jantziak izanen dira (txikiagotzen ez direnak, marruskadurak eta luzatzeak jasaten dituztenak), %100 kotoiez eginak.
Pulperrak mozteko eta elikatzeko nabean diharduten langileek jantzi bereziak izanen dituzte negurako (prakak, parkak eta goretex botak), eta hondatu ahala ordeztuko dira.
Edozein jantziren narriadura, bai eta oinetakoena eta segurtasun jantziena ere, kontramaisuek baloratuko dute, eta egokitzat jotzen dutenean, bale bat emanen diote langileari bere izenean biltegiak arropa berria eman diezaion. Horrek ez du galaraziko hurrengo bi urteetan jantzi berriak jasotzea.
Neurri bereziek eragindako arazoak langileak berak konponduko ditu: hornitzailearen establezimendura hurbildu, eta jantzi egokiak aukeratuko ditu, eta beharrezkoa balitz neurrira egin, horrek langilearendako kostu gehigarririk eragin gabe.
38. artikulua. Segurtasuna eta lan-baldintzak.
Enpresa batzordeak batzordekide ez diren plantillako beste kide batzuen esku uzten ahalko du Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeko ordezkaritza. Nolanahi ere, kasuan kasuko legedia aplikatuko da.
1. Segurtasuna:
Zuzendaritzak prebentzioaren arloko komunikazio- eta laguntza-bideak hobetuko ditu, fabrikan bertan teknikari bat, aholkulari gisa, izanik, enpresaren Urteko Prebentzio Planean bere eginkizuna betetzeko behar duen denbora emanez, astean egun batean bi orduz bermatuta. Teknikari horren eginkizuna aholkatzea izanen da (ez prestakuntza) eta horrek ez ditu langileak, aginte-katea eta zuzendaritza beren eginkizunetatik eta arduretatik salbuetsiko.
Sindikatuen ordezkaritzak konpromisoa hartzen du zuzendaritzarekin elkarlanean arituz prebentzio neurriak eta langileak mentalizatzekoak hedatzeko, horrela istripuak errotik kentzeko.
Zuzendaritzak, langileen ordezkariekin elkarlanean, hiru urtetan burutzeko ekintza zehatzen plana ezarriko du, eta, horren barnean, 1. makinaren bobinagailua beste toki batera eramatea egokia ote den aztertuko da; nolanahi ere, eta aintzat hartuta hori tokiz aldatzeko inbertsio handia egin behar dela, beharrezkoa izanen da proiektuaren, epeen eta kostuaren bideragarritasunari buruzko azterlana egitea, hori enpresako arauen arabera onetsi ahal izateko.
2. Enpresak osasun egoera zaintzeko aldian behingo azterketak bermatuko dizkie langileei, lanak dituen arriskuen arabera, eta horretarako:
2.1. Aldian behin langileen egoera begiratuko du beren lanpostuaren arabera.
2.2. Azterketak eginen ditu.
2.3. Osasun azterketek honakoak jasoko dituzte: historia klinikoa eta lanekoa, miaketak, kontrol biologikoa eta azterlanak arriskuaren arabera.
2.4. Pertsonal sanitarioak langileen artean dauden eritasunak ezagutu beharko ditu, bai eta osasun kontuengatik gertatzen diren absentziak ere.
2.5. Gaitasun azterketak.
Horregatik guztiagatik, langileek pertsonal sanitarioaren esku jarri beharko dute haien eginkizunak behar bezala betetzeko informazio guztia eta legeak eskatzen duen beste edozein.
39. artikulua. Pizgarriak behin betiko bajengatik.
Behin betiko baja den kasuan, salbu eta heriotza, ezintasun osoa, baliaezintasun handia, erabateko ezintasuna edo erretiro partziala edo aurretik erretiro partzialean egon izana, enpresak 3. gehigarrian ageri diren zenbatekoak ordainduko ditu, aintzat hartuta une horretan enpresa uzten duen pertsonaren adina.
Indarrean dagoen Langileen Estatutuaren arabera, kontratua suntsitzea eragiten duen arrazoiaren ondorioz hemen jasotako kalte-ordaina baino handiagoa ordaindu behar bada, enpresak estatutuan finkatutakoa ordainduko du, edo legearen arabera une bakoitzean aplikatu beharrekoa.
Baja sustatuak hitzarmen honen indarraldian soilik aplikatzen ahalko dira.
Lanpostua urteak betetzen dituen egunaren ondotik uzten duen langileari aplikatzen zaion pizgarria murriztu eginen da beste urte bat betetzeko geratzen zaion aldiarekiko proportzioan.
Ohiz kanpoko kasuetan, langileek konpromisoa hartzen dute beren behin betiko baja ordezko bat prestatzeko behar den denboraz atzeratzeko. Kasu horretan, pizgarriaren zenbatekoaren ondorioetarako aintzat hartuko den eguna hori eskatu zen eguna izanen da.
39 bis artikulua. Erretiro partzialak, errelebo kontratuarekin.
Erretiro partziala nahi duen eta hala eskatzen duen langileari, legeak horretarako aukera ematen badio, zuzendaritzak erretiroa emanen dio, langileak indarrean den lege-esparruaren barrenean eskatutako baldintzetan.
Erretiro partziala hartzen duenaren lan egutegia interesdunarekin adostuko da, eta pertsona horrekin eta enpresa batzordearekin beharrezkoa den dokumentazioa ezarriko da.
59 urte betetzean interesdunak erretiroa hartu nahi duela aurrez adierazi eta erretiro osoa hartzeko adinera iritsi bitarteko lan denbora metatu nahi duela jakinarazi ondoren, hilabete bat metatuko da urte bakoitzeko. Hilabete horiek langileak egin behar duen denboratik deskontatuko dira.
Era berean, irizpide bera aplikatuko zaie abenduaren 7ko 20/2018 Errege Lege-dekretuan eta abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege-dekretuan ezarritako luzapenean sartuta ez dauden langileei. Urtebete baino gutxiagoko aldietarako, behar den hainbanaketa eginen da.
40. artikulua. Beren kategoria edo ordainsaritik beherako lanpostuak betetzen dituztenentzako soldata igoerak.
Hitzarmen honek indarra hartzen duenetik aurrera eta zuzendaritzaren erabakiz haien kategoria edo soldatatik beherako lanpostuak betetzera pasatzen diren pertsonen kasuan, 2004ko ekainaren 1ean, lanpostua aldatu aurretik zituzten kategoria eta soldata mantenduko dituzte, baina gerora itun honen arabera dagozkien soldaten eguneratzeei dagokienez, betetzen ari diren lanpostu berriari dagokion igoera jasoko dute.
Enpresarentzat interesgarria bada aldaketa soldata txikiagoa duen lanpostu batera egitea, langileak 50 urte edo gehiago baldin baditu, enpresak konpromisoa hartzen du langileari lanpostu berriari dagozkion zenbatekoak ordaintzeko eta behar adina osatzea Gizarte Segurantzan zuen kotizazio maila bera mantentzeraino erretirorako; horrela, lanpostua aldatu beharra konpentsatzen da eta Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko prestazioak ez dira murrizten.
Ordainsari hori une bakoitzean ezarriko du libreki enpresako zuzendaritzak.
41. artikulua. Goragoko kategoriako lanak.
Behar izanez gero, enpresak goragoko kategoriako lanpostuak betetzera bidal dezake langilea. Baldintzei dagokienez, Hitzarmen Nazionalaren artikuluan kasu honi buruz xedatzen dena beteko da.
Hitzarmen Nazionalaren artikulu horretan xedatutakoa gorabehera, aldaketa hauek ezartzen dira:
–Pertsona batek goragoko kategoria bateko bi lanpostu edo gehiago betetzen baditu (denak kategoria berekoak) eta horietan guztietan baliozkotua badago, goragoko kategoria hori hartuko du.
–Pertsona batek goragoko kategoria ezberdinetako bi lanpostu betetzen baditu, horietan baliozkotua badago, goragoko bi kategorien artean apalena hartuko du.
–Pertsona batek goragoko kategoria ezberdinetako hiru lanpostu betetzen baditu, horietan baliozkotua badago, goragoko bi kategorien artean apalena hartuko du.
42. artikulua. Elkarlana.
Erabaki da langileen eta agintarien arteko elkarlana areagotzea enpresako arlo guztietan, ez bakarrik produkzioan, baita segurtasunean, kalitatean, etab., eta horretarako informazio, parte-hartze eta prestakuntza gehiago egonen dira, eraginkortasuna areagotzeko.
Elkarlan hori funtsezkoa da guk ez ditugun zenbait abantaila dituzten beste enpresa batzuekin lehiatzeko (beste toki batean daudelako edo soldata kostu txikiagoak dituztelako, etab.).
43. artikulua. Produktibitatea.
Hitzarmen honen eraginpean dauden guztiek konpromisoa hartzen dute enpresa ahalik lehiakorren bihurtzeko, eta horretarako, produktibitatea etengabe hobetzeko, eskura ditugun edo izan ditzakegun produkzioko baliabide guztiak probestuz, lan segurua eta kalitatezkoa eginez.
44. artikulua. Arau osagarriak.
Hitzarmen honen bidez arautu ez den orotan honakoak aplikatuko dira: Oreen, Paperaren eta Kartoiaren Estatuko Hitzarmen Kolektiboa eta zuzendaritzaren eta batzordearen arteko akordio indardunak. Halaber, une bakoitzean indarrean den legeria orokorra aplikatuko da.
I. ERANSKINA.–"NON STOP" LAN-ARAUBIDEA
1. Bost lantaldetan lan egiten denean, urtean 357,67 egunez produzituko da, eta 358,67 egunez bisurteetan. Produkzioari dagokionez, fabrika hau itxita egonen da urtarrilaren 1ean, uztailaren 6an, 7an, 8an eta 9an eta abenduaren 25ean, bai eta abenduaren 24ko eta 31ko arratsaldeko eta gaueko txandetan ere. Urtean galdutako txanda hori konpentsatzeko, bisurteetan fabrika egun bat gehiago irekiko da.
4,5 lantaldetan lan egiten denean, urtean 330 egunez produzituko da, bai eta bisurteetan ere; horrenbestez, langileek bost egun izanen dituzte, nahi bezala aukeratzeko. Zazpi egun natural lehenago, gutxienez ere, eskatuko dira egun horiek; gehienez ere, 2 lagunek hartuko dute egunean eta txanda desberdinetakoak beharko dute izan.
2. Produkzioko langileen urteko lanaldiaren egun osagarriak, lantaldearen egutegi orokorretik kanpo.
Larunbateko edo igandeko txanda batean finkatuko dira, gehi lanegun bateko txandan bidezkoa bada, lantalderen bateko udako oporrekin bat ez datorren garaian edo bere lantaldearen oporrekin urteko gainerako denboran.
Beharrezkoa da txanda adina lantalde ezartzea, horrek aukera ematen baitu lantalde batekoak diren kideak bertan finko egoteko. Ezartzen den plantilla askoz ere handiagoa da txanda bakoitzeko lana aurrera eramateko beharrezkoa dena baino, salbu eta absentzia handiko egunetan. Beraz, txanda bakoitzean soberan diren langileak beste zeregin batzuetarako erabiliko dira. Plantillaren konpromiso moralari eusten zaio, hots, absentismo handiko egunetan makinak ez geldiaraztea.
3. Urteko lanaldiaren egun osagarriak, astelehenetik ostiralera bitarte eta txandatik kanpokoak, zazpi eguneko lan zikloekin batera ezarriko dira.
PRODUKZIOKO PLANTILLA 4,5 ETA 5 LANTALDE | ||||||
LANTALDEAK | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 4,5 |
Kontramaisua | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 0,5 |
Lanpostuak / Lana | 14 | 14 | 14 | 14 | 14 | 7 |
Langileak-Absentismoa | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 1 |
Absentziak partz. bet. | 3 | 3 | ||||
Kogenerazioa | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 |
Lantaldea, guztira | 18 | 18 | 18 | 18 | 21 | 12,5 |
Produkzioko plantilla, guztira | 93 | 84,5 | ||||
Oharra: gehi kontramaisu bat 5 lantaldetan edo erdi bat 4,5 lantaldetan, absentziak betetzeko eta beste zenbait zereginetarako, eta garbiketarako pertsona bat.
4. Antolaketa arloko bestelako inplikaziorik ez bada, enpresako zuzendaritza arduratuko da Non Stop lan-araubidea eta absentziak betetzekoa aldatzeko banakako eskaerez, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Hutsik uzten den lanpostua beste langile batek betetzea, ordura arte Non Stop araubidea ez duen batek, bere borondatez eskatuta edo kontratu bidez horretarako baldintzatua dagoelako.
b) Lanpostuak elkarren artean aldatzen dituzten pertsonak gai izatea lanpostu berrietako zereginak eskatzen den eraginkortasunarekin egiteko.
c) Trukea egitean, ukitutako bakoitzaren kategoria eta soldata (barnean sartuta gaueko plusak, ogitartekoa, "Non Stop" araubidea...) betetzen den lanpostu berriari dagozkionen berdinak izatea, geroko berritzeekin.
Hemen adierazten dena aplikatzearen ondorioz Non Stop araubidea uzten duten pertsonak araubide horretara itzuliko dira beharrezkoa balitz.
5. a) Iraupen luzeko bajak: ulertuko da baja bat iraupen luzekoa dela, artikulu honen ondorioetarako, Non Stop araubidean diharduten produkzioko langileen artean, baldin bajaren prozesu berean aldi baterako ezintasuneko 60 egun jarraian egiten badira.
Halakorik gertatzen bada, enpresak bajan dagoen pertsonaren ordezkoa jarriko du 61. egunetik aurrera, edo bajak gutxienez ordura arte iraunen duela jakiten den unetik, eta horretarako beste pertsona bat kontratatuko du; bitarte baterako kontratua eginen zaio, eta beste langileari alta ematen zaionean edo ezintasunagatik enpresa behin betiko uzten duenean bukatuko zaio. Enpresak gehienez ere hiru pertsona ordezkatzen ahalko ditu une bakoitzean arrazoi honengatik.
Artikulu honetan aipatzen diren 60 egunetik gorako bajak enpresako egungo hitzarmenaren 26. artikuluaren edukiaren mende egonen dira.
b) Udarako behin-behineko langileak: aurrekoa gorabehera eta 1. makinako bobinagailuak gaur egun duen tokian jarraitzen duen bitartean, enpresak bi pertsona kontratatuko ditu, arratsaldeko lanaldian eta behin-behineko kontratuarekin, "Non Stop" araubideko lanpostu baten lan-egutegia betetzeko. Kontratua ekainaren 15etik irailaren 15era bitartekoa izanen da, eta egun horretan bukatuko da. Epe horrek dirauen bitartean, arratsaldeko txandan ezin izanen da egin zumitza duen eskaerarik M1ean.
c) M3-ko bobinagailuko xerrak: enpresak konpromisoa hartzen du 3. makinako bobinagailuan xerrak egiten diren guztietan eremu horretarako pertsona bat gehiago egoteko fabrikazioko hamabost lanpostuez gain (horien artean kogeneraziokoa dago). Hori mantenduko da gaur egungo baldintza teknologikoak aldatzen ez diren bitartean (bestela, ez litzateke beharrezkoa izanen pertsona hori) eta behin hori eragin duten arrazoiak azalduta.
II. ERANSKINA.–ZAMALANETAKO ETA BASKULAKO LAN-ARAUBIDEA
–Baskulako (biltegizaina) eta Zamalanetako (eskorgako gidaria) langileen lanaldia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 06:00etatik 14:00ak arte eta 14:00etatik 22:00ak arte. Halaber, 6:00etatik 14:00etara arituko dira Fabrikazioko bost txanda baino gehiagorekin bat datozen larunbatetan eta jaiegunetan. Hortaz, lanaldi bereziagatiko plusa deuseztatzen da.
–Baskularen eta Zamalanen antolaketari dagokionez, gutxienez ere bost pertsona arituko dira.
–Aurretik ezarritako ordutegien arabera, kasuan kasuko egutegiak prestatuko dira, haietan atseden egunak eta opor egunak finkatuta.
–Larunbatetarako eta jaiegunetarako hitzarmenean ezarritako puntuak jasoko dituzte (larunbata puntu bat, etab.).
–Atal honetan ogitartekoaren plusa jasotzen ez zuten langileei dagokienez, kobratu eginen dute euren lana modu jarraian egiteagatik.
–Azpikontratatutako enpresa bat arduratuko da produktu osagarrien zamalanez.
–Gure langileek lanegunetan eta 22:00ak arte soilik kargatuko eta deskargatuko dituzte kamioiak. Ordutegi horretatik aurrera, garraiolaria arduratuko da zamalanez. Fabrikan 22:00ak baino lehen sartutako kamioien kasuan bakarrik erabiliko da alternatiba hori.
–Atal horietako langileek uztailean eta abuztuan hartuko dituzte oporrak; aldi horretan, urteko gainerako larunbat kopuru berean lan eginen dute.
III. ERANSKINA.–MANTENTZE-LAN ELEKTRIKOEN LAN-ARAUBIDEA
1. Lan ordutegia: bi txanda (goizez edo arratsaldez) urteko lanegunetan, astelehenetik ostiralera.
Zuzendaritzak ezarriko ditu lan egutegiak, ataleko langileekin batera.
2. Fabrikako produkzioa itxita dagoen egunetan, atal honetatik beharrezkoak diren langileak bertaratzea eskatuko da, egun horietarako aurreikusitako lan-kargaren arabera.
3. Guardien sistemak:
3.1. Guardia lokalizatua, fabrikaren instalazioetan gaueko txandetan nahiz larunbat arratsaldekoetan eta igande eta jaiegunetako goizeko eta arratsaldeko txandetan suertatzen ahal diren kontingentziei aurre egiteko.
3.2. Gutxienez ere bost pertsonak eginen dute guardien sistema.
3.3. Guardien zikloak jarraian egindako zazpi egunekoak dira, larunbatetik ostiralera bitarte (biak barne), eta ziklo horiek aurreko atalean aipatutako langileen artean txandakatuko dira.
3.4. Guardien sistema hasten duen langilea larunbatean hasiko da (zikloko lehen eguna), 6:00etatik 14:00etara.
3.5. Guardien zikloa egiten ari den edo egitera doan pertsona ez badago, Mantentze-lan elektrikoko beste norbaitek eginen du.
3.6. Guardien sistema egiteagatik bi konpentsazio ezarri dira: bata, ekonomikoa eta bestea, atseden konpentsatzailea.
4. Normas para vacaciones:
Ataleko langile guztiek proposatuko dute egutegia aurreko urteko abenduaren 15a baino lehen, ondoko premisa hauen arabera:
a) Egutegiaren arabera, fabrikan 2 edo 3 pertsona izanen dira goizez eta 2 arratsaldez.
b) Uztailean eta abuztuan, 2 pertsona arituko dira goizeko txandan eta pertsona bat arratsaldeko txandan; hala, beste biek oporrak hartzen ahalko dituzte.
c) Gainerako opor-egunetarako, b) puntuan adierazitakoa beteko da eta langileek eta atalburuak adostuta hartuko dira.
d) Produkzioko instalazioak gelditzen diren garaietarako, egutegian aurreikusiko da lanaldi horietarako ondoko hauek egon beharko dutela fabrikan:
–Bi argiketari, sanferminetako geldialdian.
–Argiketari bat, Eguberri eguneko eta Urteberriko geldialdietako guardietarako.
e) Egutegian aurreikusiko da Aste Santuko eta abenduaren hasierako asteko (jaiegun bat baino gehiago baitago) guardiak ez dituela pertsona berak eginen.
f) Urtero txandakatuko da esleitutako banaketa.
5. Absentziak betetzeko arauak:
1. Hona aurreikusitako absentziak: eritasunak eragindako baja, istripuak eragindako baja edo ezarritako baimenak; baina inola ere ez oporrak.
2. a) Egutegian guardia esleitua duen pertsonak ezin badu guardia hori egin 1. puntuan jasotako arrazoiren bat dela medio, arratsaldeko txandan dagoen beste pertsona batek eginen du guardia hori.
b) Asteko guardia hastea dagokion pertsonak ezin badu guardia hori egin 1. puntuan jasotako arrazoiren bat dela medio, hurrengo guardia egitea dagokion pertsonak eginen du, eta guardien egutegian aldaketa eginen da, 1. puntuko arrazoiak direla-eta baztertu ez diren pertsonen arabera.
c) Ezarritako oporrak ez aldatzeko xedez, aldi horrek dirauen bitartean, b) puntuko irizpide bera aplikatuko da oporretan egon gabe 1. puntuko arrazoiengatik baztertuak ez dauden langileen artean.
3. 2 b) eta c) puntuak aplikatzean hasierako egutegia aldatzen bada, lehentasuna izanen da hasierako horretara itzultzea 1. puntuak ukitutako langileak lantokira bueltatzen direnean.
Horretarako honako jarraibide hauei helduko zaie:
a) 1. puntuak ukitutako pertsonek guardia bat gehiago eginen dute.
b) Langileek, zerbitzua bermatuta, atalburuari jakinaraziko diote hori egiteko adostu duten modua.
c) Adostasunik ez badago, atalburuak erabakiko du egokitzapena nola egin.
4. Kasu zehatzen batean ezin badira ezarritako arauak aplikatu, une horretan ardura duen buruak zehaztuko du, bere irizpideen arabera, kasu horretan aplikatu beharreko konponbidea, eta horretarako, argiketarien iritzia entzunen du, betiere hori bideragarria bada.
6. Konpentsazioak.
I.–Ekonomikoak.
Akordioaren atal ekonomikoan jasoak. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, atal honetan ogitartekoaren plusa jasotzen ez zuten langileei dagokienez, kobratu eginen dute, euren lana modu jarraian egiteagatik.
II.–Lanaldikoak.
Guardien sistema egiteagatik ezarritako atseden konpentsatzailea honela zenbatuko da:
Asteburuan egindako bost guardiengatik egun eta erdiko atseden konpentsatzailea izanen da, salbu eta enpresarekin banakako akordioaren bidez diru konpentsazioa adosten den kasuetan.
7. Atsedenaldietarako arauak.
1. Aurreko atalean adierazitako atseden konpentsatzailea erabiltzeko (gehi guardien zikloa hastean benetan lan egindako larunbatagatik duen beste atseden eguna) honela eginen da:
a) Pertsona berak egindako guardia bakoitiak (1.a, 3.a, etab.): guardia egin ondoko astean astelehenean eta asteartean hartuko du atseden.
b) Pertsona berak egindako guardia bikoitiak (2.a, 4.a, etab.): guardia egin ondoko astean astelehenean, asteartean eta asteazkenean hartuko du atseden.
Oharrak:
–Asteburu bateko bost guardien txandak pertsona batek baino gehiagok egiten dituztenean, pertsona bakoitzak egindako guardien txandekiko proportzioan banatuko da egun eta erdiko atseden konpentsatzailea. Horrenbestez, a) eta/edo b) ataletan adierazitakoa aldatuko da.
–Larunbat goizean lanik egiten ez bada, jaieguna izateagatik, a) eta/edo b) ataletan adierazitakoa honela geratuko da:
• a) atalean: ...... atsedena astelehenean hartuko da.
• b) atalean: ...... atsedena astelehenean eta asteartean hartuko da.
2. Aurreko puntuetan adierazitakoa gorabehera, egun eta erdiko atseden konpentsatzailetik sortutako atseden egunak aldatzen edo metatzen ahalko dira, aldez aurretik atalburuari jakinarazita araua ez dela beteko.
Lan egindako larunbatagatik dagokion atsedena arauaren arabera ezarriko da beti, baina noizean behin egun hori asteko beste egun batera pasatzen ahalko da.
Gerora erabili nahi d(ir)en egun zehatza(k) finkatzeko, atalburuaren onespena izan beharko da.
Egun horiek ezin izanen dira hartu beste pertsona baten atseden egunetan, larunbatagatik izan nahiz guardia egiteagatik hartu beharreko atseden egunak izan.
8. Orain arte adierazitako guztia ezarrita, enpresarentzat eta ukitutako langileentzat arau hauek aski dira, salbu eta gerora egin daitezkeen ñabardurak, berma dadin fabrikako instalazioetan une oro zerbitzu elektrikoa egonen dela; izan ere, aurreikusi gabeko edozein gorabehera konponduko da ataleko langileen konpromisoarekin eta borondate onarekin, horrela frogatu baita orain arte aurreko urteetan.
IV. ERANSKINA.–MANTENTZE-LAN MEKANIKOEN LAN-ARAUBIDEA
1. Oraindik ere indarrean da enpresak 1989ko otsailaren 6an prestatutako eta Nafarroako Gobernuko Lanaren eta Gizarte Ongizatearen Departamentuari aurkeztutako espedientean planteatutako antolaketa, jarraian adierazten diren ñabardurekin.
2. Guardien sistema: guardia lokalizatua, fabrikako edozein instalaziotan, gaueko txandan, produkzioa abian den urteko edozein egunetan sortzen ahal den edozein kontingentziari aurre egiteko.
3. Oporrak:
Hogeita hamar egunak aldez aurretik finkatuko dira. Ukitutako langileak ados jarrita, urtero, apirilaren 30a baino lehen proposatzen ahalko diote enpresari oporren zikloak aldatzeko, aldi berean adierazitako zein izanen den guardien banaketa udako hilabeteetan.
Proposamena antolaketaren aldetik egokia bada eta ez badu fabrikari eman beharreko zerbitzua okertzen, enpresako zuzendaritzak oniritzia emanen du eta egutegia berriro doituko da (lanegunen kopurua eta atseden egunena) urte bukaera arte.
4. Diru konpentsazioak: akordioaren atal ekonomikoan jasoak.
5. Laneko urteko egutegia 8 mekanikarirekin prestatuko da.
6. Mekanikariren bat bajan bada edo ezin bada lantokira joan, larunbat, igande edo jaiegunetako goizeko edo arratsaldeko txandetan, horren lanpostua Solidus Solutions San Andrés SL fabrikan modu egonkorrean zerbitzua emateko azpikontratatutako enpresa bateko mekanikariak beteko du.
Azpikontratatutako enpresa bateko mekanikaririk ez badago, eta egonda ere ez badituzte instalazioak behar bezala ezagutzen, eta, halaber, gaixotasunagatik, istripuagatik, oporrengatik edo norberaren nahiz familiaren aferengatik ezin badituzte ordezkapen batzuk egin, lantaldeko mekanikari titularrek eginen dituzte ordezkapen horiek, ordezkapenetarako ezarritako arauen arabera, indarrean baitiraute.
Halaber, ordezkapenetarako indarrean diren arauak aplikatuko dira, baldin eta larunbat, igande nahiz jaiegun bateko absentzia kopuruak ordezkapena egin beharreko egunerako azpikontratatutako, baliozkotutako eta eskuragarri dauden mekanikarien kopurua gainditzen badu.
7. Lantaldeko pertsona bakoitzak ordezkapena egiten duen egun bakoitzeko (aurreko puntuan ezarritakoaren arabera) 3. gehigarriko M-4 puntuan ageri den zenbatekoarekin konpentsatuko zaio eta bere egutegian lanegun gisa ezarritako egun batean ez du lanik eginen, gaur egun ezarrita dagoen bezala.
8. Mekanikariek laguntzailea izanen dute beharrezkoak diren lanetarako.
9. Sanferminetako geldialdia: sanferminetako geldialdiko egunak jaiegun gisa ezarriko dira.
10. Jaiegunak: jaieguntzat finkatutako egunak lanegunekin aldatzen ahalko dira, adostasunez, egutegian egindako aldaketa gisa.
11. Egutegi aldaketa: jaieguntzat ezarritako egun bat lanegun batekin aldatzen delarik, lanegun gisa jarriko da egutegian, eta jaieguntzat ezarritako egun hori beste data batean jarriko da.
12. Egutegi aldaketaren plusa: enpresak eskatzen duenean, eta betiere langileak onartzen badu, egutegian jaiegun bat lanegun batekin aldatzea plus baten bidez konpentsatuko da; haren zenbatekoa 135 euro gordinekoa izanen da.
13. Otorduak: enpresak lanaldia luzatzearen ondorioz sortzen ahal diren otorduak ordainduko ditu, dieta gisa eta 20 euroko zenbatekoarekin.
14. Aparteko orduak: sanferminetako geldialdian lanaldia zortzi ordutik gorakoa bada, soberakina likidatuko da hitzarmenean jasotako modalitatea erabiliz.
15. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, atal honetan ogitartekoaren plusa jasotzen ez zuten langileei dagokienez, kobratu eginen dute, euren lana modu jarraian egiteagatik.
Zuzendaritzak ahalmena du antolaketa berria ezartzeko, mantentze-lan mekanikoei nahiz elektrikoei dagokionez, mantentze-lan prebentiboen ezarpenaren arabera, enpresa batzordearen eskudantziak kaltetu gabe.
V. ERANSKINA.–GALDARAKO/KOGENERAZIOKO LANPOSTUAREN LAN ARAUBIDEA
1. Kogenerazio plantako langilea K taldea.–Langile horren zeregina da kogenerazioko instalazioa eta gainerako ekipo lagungarriak gidatzea, eta horretarako beharrezkoak diren operazio guztiak egitea fabrikara doan lurrun hornidura eta kanpoko sare elektrikoarekiko konexioa optimizatzeko, eta bere kargura egoten ahalko dira lantokiko zerbitzu lagungarriak (edateko ura, ur beroa, aire konprimatua, etab.). Lanpostu honi zeregin hauek dagozkio:
Oreen-Uraren Ataleko lanak eta/edo zaintza-lanak; egun bakoitzaren espezifikotasunaren eta funtzionatzen ari diren instalazioen arabera.
2. Lan-araubidea: Non Stop.
Bost pertsonaren artean egin beharreko egutegia, urteko egun guztiak betez.
3. Sortzen diren atseden egun guztiak, 2001etik aurrera lanaldia laburtzearen ondorioz, langilearentzat onuragarria denean hartuko dira, enpresarekin adostu ondoren eta kogenerazioko edo produkzioko ("Non Stop" sistema) egutegiko oporrekin bat ez datozenean.
4. Produkzioko langilerik ez dagoen egunetako gaueko txandan, enpresak beste norbait jarriko du, txanda horietan bi pertsona egon daitezen fabrikan.
5. "Non Stop" primaren zenbatekoa lan-araubide horretarako ezarritakoa izanen da.
Abenduaren 24ko eta 31ko arratsaldeko eta gaueko txandetan, bai eta urtarrilaren 1eko eta abenduaren 25eko hiru txandetan, Non Stop primaren zenbatekoa bikoitza izanen da.
Zuzendaritzak, azterlanak egiten dituzten kanpoko enpresa aholkularien bidez, kogenerazioa antolatzeko modurik egokiena ezarriko du, eta enpresa batzordeari jakinaraziko dio, indarreko legeriak ordezkaritza-organo horri esleitzen dizkion eskudantziak galarazi gabe.
VI. ERANSKINA.–ABSENTZIAK PARTZIALKI BETETZEKO LANPOSTUAREN LAN ARAUBIDEA
1. Lanpostu hori betetzen duten pertsonek ez badute nahi ez dituzte larunbatetan (arratsaldeko eta gaueko txanda) eta igandeetan (hiru txandak) sortzen diren absentziak bete beharko.
2. Lanpostu horiek betetzen dituzten pertsonek zeregin hauek izanen dituzte:
a) Honako hauengatik sortzen diren absentziak betetzea: eritasuna, istripua, ezarritako baimenak, aparteko orduen konpentsazioak, aldi arruntetik kanpoko oporrak, auzi sindikalak, etab.
b) Askotariko lanak (besteak beste, garbiketa).
3. Bete beharreko lanpostuak (zuzenean edo zeharka) honako arlo hauei dagozkie: Produkzioa, Galdara, Baskula, Zamalanak, Mantentze-lanak (laguntzaileak), bai eta etorkizunean egon daitezkeen antzekoak ere.
4. Ordutegia:
–Lehen astea: goizez (astelehenetik larunbatera, jaiegunak kenduta).
–Bigarren astea: gauez (astelehenetik ostiralera, jaiegunak kenduta).
–Hirugarren astea: arratsaldez (astelehenetik ostiralera, jaiegunak kenduta).
Horrela, normalean, pertsona bat izanen da goizeko txandan, beste gauekoan eta beste bat arratsaldekoan.
5. Bete beharreko absentzia bat baino gehiago badira, eta txanda berekoak badira, absentziak betetzen dituzten langileek egoera horretara moldatuko dute ordutegia.
6. Baldintza ekonomikoak:
a) Lanpostu horrek dakartzan zeregin guztiengatik plus bat kobratuko dute, hitzarmen honen atal ekonomikoan ezarrita dagoena.
b) Larunbat goizeko plusa txanda horretan benetan egiten diren larunbatengatik kobratuko da.
c) Lan egutegiaren arabera urtean zenbait gauez lan egin behar dutenez, gaueko plusa kobratuko dute benetan lan egindako gau bakoitzeko. Egutegiaren arabera gaueko txanda egokitzen bazaie eta goizekoan edo arratsaldekoan egiten badute lan, gaueko plusa ordainduko zaie. Lanpostu horrek berekin dakar lanaldi jarraituaren konpentsazio plusa kobratzea (ogitartekoa).
7. Beharrezkoa baldin bada absentziak partzialki betetzen dituen langile bat lanegun batean lantokira etortzea, eta egun hori atseden eguna baldin bada langilearentzat, langile horrek eskubidea izanen du sortzen den atsedena (egun bat eguneko) nahi duenean hartzeko, baldin eta ostiral batean ez bada eta absentismoak horretarako aukera ematen badu. Baimena 60 egun igaro baino lehen hartu beharko da.
VII. ERANSKINA.–MALGUTASUNA
Uztailaren 6ko 3/2012 Legeak aldatutako Langileen Estatutuaren 2. artikuluari jarraikiz, aldeek adosten dute Solidus Solutions San Andrés SLn aplikatu beharreko malgutasuna Malgutasun Akordio honetan zehaztuko dela, eta ezin izanen da lanaldiaren banaketa irregularrik egin hitzarmen honetan berariaz xedatzen den horretatik kanpo. Honela ezarriko da lanaldiaren banaketa irregularra:
Urtero, azaroaren bukaerarako erabakiko da hurrengo urtean 4½ edo 5 lantalde egonen diren eta urteko egutegia eginen da, betiere enpresa batzordearekin adosten saiatuz.
1. aukera: 4½ lantalde.
4½ lantaldetan aritzeko egutegia eginen da, hitzarmenean ezarritako lanaldiak dituen lanegun kopuru berarekin.
Lana gelditzeko egun finkoak ezartzen dira:
- Urtarrilaren 1a.
- Uztailaren 6tik (uztailaren 5eko gaua) 12ra bitarte (biak barne).
- 16 egun abuztuan.
- Abenduaren 24a (2/3), abenduaren 25a eta abenduaren 31 (2/3).
Lana gelditzeko gainerako egunak, erdi-finko izenekoak, "aldi erakargarriak" izeneko aldietan kokatuko dira, hots:
- Errege eguna: urtarrilaren 1etik 6ra bitarte, Errege egunaren ondoko lehen lanegunera luzatzeko aukerarekin (astelehenetik ostiralera). Hori azaroan zehaztuko da.
- Aste Santua eta Pazko Astea.
- Sanferminetako lanik gabeko egunen aurrekoak nahiz ondokoak.
- Abuztuko egun finkoen aurrekoak nahiz ondokoak.
- Atarrabiako jaien astea.
- Zubi foralen astea.
- Eguberriak: abenduaren 24tik 31ra bitarte.
Erdi-finko izeneko egun horiek aldatzen ahalko dira, 15 egun lehenago jakinarazita, eta betiere salmenten bilakaeraren eta aurreikuspenen arabera eta stock-en egoeraren arabera. Erabakitzen bada egun erdi-finkoetan lana ez dela geldituko, egun horiek berriro finkatuko dira, "aldi erakargarriak" bezala definitutako garaien barruan.
Salmenten aurreikuspenen arabera erabakitzen bada 5 lantaldetara pasatzea, enpresako zuzendaritzak maiatzaren bukaera baino lehen jakinaraziko du, eta bost txandak osatzeko beharrezkoak diren behin-behineko langileak kontratatuko dira.
5 lantaldetara pasatzea honela eginen da:
1. Uztailaren 6tik 11ra bitarteko lanik gabeko egunen ondoren eta produkzioa abuztuan 10 egunez gutxienez geratuta.
2. Lana abuztuan 16 egunez gelditu ondoren eta uztailaren 5etik 12ko gauera bitarte geldituta.
3. Zuzendaritzarentzat beharrezkoa bada udan produkzioa ez gelditzea, uztailaren 6tik 9ra arteko geldialdiaren ondoren 6 txanda jarriko dira. Horretarako, lantalde orekatuak eratu eta behin behineko langileak kontratatuko dira horiek osatzeko. 6 txandako antolaketa horrek beharrezkoa den denbora iraunen du, txanda guztiek aukera izan dezaten 16 egun jarraituko oporraldia hartzeko ekainaren 25etik irailaren 10era bitarteko aldian.
Kontratazio berrien kasuan, behin behineko langileak bi aste lehenago hartuko dira bete behar dituzten lanpostuetarako prestatzeko.
2. aukera: 5 lantalde.
5 lantaldeko egutegia eginen da, 357,67 egunekoa edo 358,67 lanegunekoa, bertan ezarrita lana gelditzeko egun finkoak:
- Urtarrilaren 1a.
- Uztailaren 6tik 9ra bitarte (biak barne).
- Abenduaren 24a (2/3), abenduaren 25a eta abenduaren 31 (2/3).
Urtean zehar salmentek okerrera egiten badute, produkzioan geldialdiak egiten ahalko dira aurretik aipatutako aldi erakargarrietan. Geldialdiak egin baino 20 egun lehenago emanen da horren berri.
Salmenten aurreikuspenen arabera erabakitzen bada 4,5 lantaldetara pasatzea, enpresako zuzendaritzak 20 egun lehenago jakinarazi beharko du, eta aukera hauen arabera eginen du:
1. Aste Santuan, produkzioan 5 eguneko geldialdia egitea. Kasu horretan, produkzioa gutxienez ere uztailaren 6tik 12ra bitarte eta abuztuan 16 egunez geldituko da.
2. Sanferminetako geldialdia. Kasu horretan, produkzioa gutxienez ere uztailaren 6tik 12ra bitarte eta abuztuan 14 egunez geldituko da.
3. Atarrabiako jaietan, gutxienez ere 5 eguneko geldialdiarekin.
–Aurreko aukeretan geratzen den lanaldia.
Urtearen bukaeran geratzen den banakako lanaldia hitzarmenean ezarritakoa baino txikiagoa baldin bada (gehienez 6 egun), langileak hiru aukera izanen ditu:
1. Lan egin gabeko egunak (orduak) honela deskontatzea: kontzeptu finko guztien %50 deskontatzea, aparteko soldatetan deskontatuz (gehienez 3 egun deskontatuz aparteko paga bakoitzean) eta kotizazioa mantenduz.
Prezioa-ordua formula:
(hitzarmeneko soldata + KSOa + antzinatasuna + Non-Stop plus finkoa + mozkinen aparteko paga + emaitzen aparteko paga) / urteko lanaldia.
2. Lan egin gabeko egunekin (orduekin) poltsa bat eratzea, hurrengo urtean berreskuratzen ahal dena, bi egun lehenago jakinarazita.
3. Aurreko bien arteko nahasketa.
Baina, urtearen bukaeran geratzen den banakako lanaldia hitzarmenean ezarritakoa baino handiagoa bada (gehienez 6 egun), aparteko ordutzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta langile bakoitzak aukera izanen du horiek konpentsatzeko hiru modalitateen artean hautatzeko. Hautatzen den aukera atseden konpentsatzailea bada, hurrengo urtean hartzen ahalko du, betiere zazpi egun natural lehenago eskatuta eta egunean bi pertsonak eta txanda bakoitzeko pertsona bakarrak eskatzen badute.
Enpresako txanda eta atal guztiek antzeko lanaldia izanen dute urtean, eta enpresa batzordearekin adostuko da nola orekatuko diren egutegiak.
- 1. arau orokorra: martxan jartzea larunbatean suertatzen bada, hori aurreko ostiralean eginen da, eta martxan jartzea igandean suertatzen bada, hurrengo astelehenean. Sanferminetarako 4 egun bermatzen dira, eta uztaileko geldialdia laburtzen bada, abuztukoa luzatuko da eta alderantziz.
- 2. arau orokorra: abuztuko geldialdiak irailaren 3ra arte luzatzen ahalko dira, egun hori barne.
–Plantilla eta aldi baterako langileak.
5 lantaldetik 4½ lantaldera pasatzen bada, aldi baterako kontratuak beren epemugan deuseztatuko dira legeak ezartzen dituen baldintzetan, eta langile horiek Solidus Solutions San Andres SLren lan-poltsan sartuko dira; hala, beharrezkoa denean, enpresak haiek kontratatu beharko ditu lehenbizi, sartzen direneko hurrenkeran, lanpostuak betetzeko egokiak direla egiaztatu ondoren.
VIII. ERANSKINA.–GARBIKETAKO LANGILEEN LAN-ARAUBIDEA
Garbiketako langileek puntu bat kobratuko dute larunbat goiz bakoitzeko eta lau puntu igande eta jaiegun goiz bakoitzeko.
2022. URTEKO SOLDATEN TAULAK | |||||
1. GEHIGARRIA | |||||
%6,5 | AURREKO URTEKO (2021) KPIa | ||||
KATEGORIA | Hitzarmeneko soldata | Kategoriaren | Mozkinen | Emaitzen | Ogitartekoaren eguneko plusa |
B TALDEA | 19.241,74 | 9.813,29 | 1.010,88 | 1.050,57 | 4,20 |
D TALDEA | 19.616,51 | 10.004,42 | 1.040,56 | 1.050,57 | 4,28 |
F TALDEA | 19.990,56 | 10.195,19 | 1.070,18 | 1.050,57 | 4,35 |
G TALDEA | 20.085,35 | 10.270,88 | 1.077,65 | 1.050,57 | 4,39 |
H TALDEA | 20.559,23 | 10.853,28 | 1.115,23 | 1.050,57 | 4,48 |
I TALDEA | 20.937,47 | 10.902,51 | 1.145,25 | 1.050,57 | 4,57 |
J TALDEA | 21.128,34 | 11.024,72 | 1.160,43 | 1.050,57 | 4,60 |
K TALDEA | 21.314,73 | 12.205,08 | 1.175,49 | 1.050,57 | 4,65 |
01. TALDEA | 19.616,51 | 10.004,42 | 1.040,56 | 1.050,57 | 4,28 |
02. TALDEA | 20.459,30 | 10.434,24 | 1.073,48 | 1.050,57 | 4,60 |
03. TALDEA | 20.732,84 | 10.573,75 | 1.086,64 | 1.050,57 | 4,86 |
04. TALDEA | 21.109,94 | 10.766,07 | 1.123,51 | 1.050,57 | 5,15 |
05. TALDEA | 22.250,53 | 11.347,77 | 1.211,13 | 1.050,57 | 5,42 |
06. TALDEA | 23.635,35 | 12.095,85 | 1.317,43 | 1.050,57 | 5,92 |
07. TALDEA | 24.809,22 | 12.652,70 | 1.407,56 | 1.050,57 | 6,41 |
08. TALDEA | 27.192,29 | 13.868,07 | 1.590,10 | 1.050,57 | 0,00 |
09. TALDEA | 29.413,87 | 15.001,07 | 1.761,20 | 1.050,57 | 0,00 |
10. TALDEA | 32.285,97 | 16.465,84 | 1.981,79 | 1.050,57 | 0,00 |
11. TALDEA | 35.206,29 | 17.955,21 | 2.206,15 | 1.050,57 | 0,00 |
Atarrabian, 2025eko maiatzaren 5ean.
ZUZENDARITZA | ENPRESA BATZORDEA |
ANTZINATASUN PLUSAREN 2022. URTEKO TAULA | |||||||
2. GEHIGARRIA | |||||||
KATEGORIA | ANTZINATASUN URTEAK | ||||||
3 urte | 6 urte | 11 urte | 16 urte | 21 urte | 26 urte | 31 urte | |
D TALDEA | 581,94 | 1196,62 | 2344,08 | 3557,10 | 4729,18 | 5909,40 | 7204,31 |
F TALDEA | 582,17 | 1213,48 | 2451,55 | 3648,69 | 4870,36 | 6083,85 | 7346,49 |
G TALDEA | 598,61 | 1213,62 | 2451,79 | 3690,00 | 4879,04 | 6117,23 | 7347,23 |
H TALDEA | 634,63 | 1271,58 | 2510,38 | 3814,71 | 5102,68 | 6341,47 | 7596,67 |
I TALDEA | 672,88 | 1280,26 | 2609,65 | 3898,11 | 5227,50 | 6532,34 | 7730,68 |
J TALDEA | 681,21 | 1329,65 | 2626,53 | 3972,59 | 5277,66 | 6590,92 | 7993,32 |
K TALDEA | 689,52 | 1338,09 | 2635,22 | 3989,69 | 5352,38 | 6674,05 | 8085,89 |
01. TALDEA | 581,94 | 1196,62 | 2344,08 | 3557,10 | 4729,18 | 5909,40 | 7204,31 |
02. TALDEA | 549,29 | 1217,32 | 2433,81 | 3651,65 | 4868,71 | 6085,47 | 7303,06 |
03. TALDEA | 556,15 | 1233,19 | 2466,35 | 3700,35 | 4933,26 | 6166,97 | 7403,17 |
04. TALDEA | 637,10 | 1275,29 | 2550,62 | 3825,90 | 5101,49 | 6376,78 | 7648,54 |
05. TALDEA | 687,31 | 1374,61 | 2750,28 | 4124,36 | 5499,50 | 6875,20 | 8247,62 |
06. TALDEA | 744,61 | 1495,77 | 2991,57 | 4485,44 | 5981,79 | 7477,56 | 8971,71 |
07. TALDEA | 799,04 | 1596,44 | 3195,64 | 4792,93 | 6390,73 | 7988,30 | 9583,12 |
08. TALDEA | 903,28 | 1804,37 | 3611,17 | 5416,62 | 7222,07 | 9027,79 | 10831,56 |
09. TALDEA | 999,27 | 1999,95 | 3999,07 | 5998,46 | 7996,23 | 9996,44 | 11996,94 |
10. TALDEA | 1127,20 | 2248,89 | 4498,57 | 6749,09 | 8998,83 | 11247,68 | 13499,58 |
11. TALDEA | 1252,32 | 2504,38 | 5008,48 | 7512,30 | 10016,70 | 12521,62 | 15026,82 |
3. GEHIGARRIA - BALIOAK - DENETARIKOAK - 2022 | |||
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Non Stop puntuaren balioa | 35,61 | NS-1 | 3.949,14 |
T-1 | 29,61 | M-3 | 2.078,66 |
T-2 | 36,84 | E-3 | 1.920,84 |
E-1 | 134,01 | C-1 | 1.070,60 |
E-2 | 46,03 | Iraileko paga | 812,67 |
M-1 | 39,16 | ||
M-2 | 70,23 | PIZGARRIAK, BEHIN BETIKO BAJENGATIK | |
M-4 | 93,05 | URTEAK | ZENBATEKOA |
Gizarte funtsa | 29,52 | 64 | 9.162,23 |
HE-1 | 26,81 | 63 | 23.688,16 |
HE-2 | 32,17 | 62 | 37.755,47 |
HE-3 | 34,02 | 61 | 47.388,47 |
HE-4 | 40,85 | 60 | 57.315,85 |
HE-5 | 37,43 | 59 | 61.517,83 |
2023. URTEKO SOLDATEN TAULAK | |||||
1. GEHIGARRIA | |||||
%5,7 | AURREKO URTEKO (2022) KPIa | ||||
KATEGORIA | Hitzarmeneko soldata | Kategoriaren | Mozkinen | Emaitzen | Ogitartekoaren |
B TALDEA | 20.338,52 | 10.372,65 | 1.068,50 | 1.110,45 | 4,44 |
D TALDEA | 20.734,66 | 10.574,67 | 1.099,87 | 1.110,45 | 4,52 |
F TALDEA | 21.130,02 | 10.776,31 | 1.131,18 | 1.110,45 | 4,60 |
G TALDEA | 21.230,22 | 10.856,32 | 1.139,08 | 1.110,45 | 4,64 |
H TALDEA | 21.731,11 | 11.471,92 | 1.178,80 | 1.110,45 | 4,74 |
I TALDEA | 22.130,91 | 11.523,95 | 1.210,52 | 1.110,45 | 4,83 |
J TALDEA | 22.332,66 | 11.653,13 | 1.226,57 | 1.110,45 | 4,86 |
K TALDEA | 22.529,67 | 12.900,77 | 1.242,49 | 1.110,45 | 4,92 |
01. TALDEA | 20.734,66 | 10.574,67 | 1.099,87 | 1.110,45 | 4,52 |
02. TALDEA | 21.625,48 | 11.029,00 | 1.134,67 | 1.110,45 | 4,86 |
03. TALDEA | 21.914,62 | 11.176,45 | 1.148,58 | 1.110,45 | 5,14 |
04. TALDEA | 22.313,21 | 11.379,74 | 1.187,55 | 1.110,45 | 5,44 |
05. TALDEA | 23.518,81 | 11.994,59 | 1.280,17 | 1.110,45 | 5,73 |
06. TALDEA | 24.982,57 | 12.785,31 | 1.392,52 | 1.110,45 | 6,26 |
07. TALDEA | 26.223,35 | 13.373,91 | 1.487,79 | 1.110,45 | 6,77 |
08. TALDEA | 28.742,25 | 14.658,55 | 1.680,73 | 1.110,45 | 0,00 |
09. TALDEA | 31.090,46 | 15.856,14 | 1.861,59 | 1.110,45 | 0,00 |
10. TALDEA | 34.126,27 | 17.404,40 | 2.094,75 | 1.110,45 | 0,00 |
11. TALDEA | 37.213,05 | 18.978,66 | 2.331,90 | 1.110,45 | 0,00 |
Atarrabian, 2025eko maiatzaren 5ean.
ZUZENDARITZA | ENPRESA BATZORDEA |
2. GEHIGARRIA ANTZINATASUN PLUSAREN 2023. URTEKO TAULA | |||||||
KATEGORIA | ANTZINATASUN URTEAK | ||||||
3 urte | 6 urte | 11 urte | 16 urte | 21 urte | 26 urte | 31 urte | |
D TALDEA | 615,11 | 1.264,83 | 2.477,70 | 3.759,85 | 4.998,74 | 6.246,24 | 7.614,95 |
F TALDEA | 615,35 | 1.282,65 | 2.591,29 | 3.856,66 | 5.147,97 | 6.430,63 | 7.765,24 |
G TALDEA | 632,73 | 1.282,80 | 2.591,54 | 3.900,33 | 5.157,14 | 6.465,92 | 7.766,02 |
H TALDEA | 670,80 | 1.344,06 | 2.653,47 | 4.032,15 | 5.393,53 | 6.702,93 | 8.029,68 |
I TALDEA | 711,24 | 1.353,24 | 2.758,40 | 4.120,31 | 5.525,47 | 6.904,69 | 8.171,33 |
J TALDEA | 720,04 | 1.405,44 | 2.776,25 | 4.199,02 | 5.578,49 | 6.966,60 | 8.448,94 |
K TALDEA | 728,82 | 1.414,36 | 2.785,43 | 4.217,10 | 5.657,46 | 7.054,47 | 8.546,79 |
01. TALDEA | 615,11 | 1.264,83 | 2.477,70 | 3.759,85 | 4.998,74 | 6.246,24 | 7.614,95 |
02. TALDEA | 580,60 | 1.286,70 | 2.572,53 | 3.859,80 | 5.146,23 | 6.432,34 | 7.719,34 |
03. TALDEA | 587,85 | 1.303,48 | 2.606,93 | 3.911,27 | 5.214,46 | 6.518,49 | 7.825,15 |
04. TALDEA | 673,42 | 1.347,98 | 2.696,00 | 4.043,98 | 5.392,28 | 6.740,26 | 8.084,51 |
05. TALDEA | 726,48 | 1.452,96 | 2.907,05 | 4.359,45 | 5.812,98 | 7.267,09 | 8.717,74 |
06. TALDEA | 787,05 | 1.581,03 | 3.162,09 | 4.741,11 | 6.322,75 | 7.903,78 | 9.483,10 |
07. TALDEA | 844,59 | 1.687,44 | 3.377,80 | 5.066,13 | 6.755,00 | 8.443,63 | 10.129,36 |
08. TALDEA | 954,76 | 1.907,22 | 3.817,01 | 5.725,37 | 7.633,73 | 9.542,38 | 11.448,96 |
09. TALDEA | 1.056,23 | 2.113,94 | 4.227,01 | 6.340,37 | 8.452,01 | 10.566,23 | 12.680,77 |
10. TALDEA | 1.191,45 | 2.377,08 | 4.754,98 | 7.133,79 | 9.511,76 | 11.888,80 | 14.269,06 |
11. TALDEA | 1.323,70 | 2.647,13 | 5.293,96 | 7.940,50 | 10.587,65 | 13.235,35 | 15.883,35 |
3. GEHIGARRIA - BALIOAK - DENETARIKOAK - 2023 | |||
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Non Stop puntuaren balioa | 37,64 | N S-1 | 4.174,24 |
T-1 | 31,29 | M-3 | 2.197,15 |
T-2 | 38,94 | E-3 | 2.030,33 |
E-1 | 141,65 | C-1 | 1.131,62 |
E-2 | 48,66 | Iraileko paga | 858,99 |
M-1 | 41,40 | ||
M-2 | 74,24 | PIZGARRIAK, BEHIN BETIKO BAJENGATIK | |
M-4 | 98,35 | URTEAK | ZENBATEKOA |
Gizarte funtsa | 31,21 | 64 | 9.684,48 |
HE-1 | 28,34 | 63 | 25.038,38 |
HE-2 | 34,01 | 62 | 39.907,53 |
HE-3 | 35,96 | 61 | 50.089,61 |
HE-4 | 43,18 | 60 | 60.582,85 |
HE-5 | 39,56 | 59 | 65.024,34 |
1. GEHIGARRIA - URTEKO SOLDATA-TAULAK - 2024 | |||||
%3,1 | AURREKO URTEKO (2023) KPIa | ||||
KATEGORIA | Hitzarmeneko soldata | Kategoriaren | Mozkinen | Emaitzen | Ogitartekoaren eguneko plusa |
B TALDEA | 20.969,01 | 10.694,20 | 1.101,62 | 1.144,87 | 4,58 |
D TALDEA | 21.377,43 | 10.902,49 | 1.133,97 | 1.144,87 | 4,66 |
F TALDEA | 21.785,05 | 11.110,38 | 1.166,24 | 1.144,87 | 4,74 |
G TALDEA | 21.888,35 | 11.192,87 | 1.174,39 | 1.144,87 | 4,79 |
H TALDEA | 22.404,77 | 11.827,55 | 1.215,35 | 1.144,87 | 4,88 |
I TALDEA | 22.816,97 | 11.881,20 | 1.248,05 | 1.144,87 | 4,98 |
J TALDEA | 23.024,97 | 12.014,37 | 1.264,60 | 1.144,87 | 5,01 |
K TALDEA | 23.228,09 | 13.300,69 | 1.281,01 | 1.144,87 | 5,07 |
01. TALDEA | 21.377,43 | 10.902,49 | 1.133,97 | 1.144,87 | 4,66 |
02. TALDEA | 22.295,87 | 11.370,90 | 1.169,85 | 1.144,87 | 5,01 |
03. TALDEA | 22.593,97 | 11.522,92 | 1.184,18 | 1.144,87 | 5,30 |
04. TALDEA | 23.004,92 | 11.732,51 | 1.224,36 | 1.144,87 | 5,61 |
05. TALDEA | 24.247,89 | 12.366,42 | 1.319,85 | 1.144,87 | 5,91 |
06. TALDEA | 25.757,03 | 13.181,66 | 1.435,69 | 1.144,87 | 6,46 |
07. TALDEA | 27.036,27 | 13.788,50 | 1.533,91 | 1.144,87 | 6,98 |
08. TALDEA | 29.633,26 | 15.112,96 | 1.732,84 | 1.144,87 | 0,00 |
09. TALDEA | 32.054,27 | 16.347,68 | 1.919,30 | 1.144,87 | 0,00 |
10. TALDEA | 35.184,18 | 17.943,93 | 2.159,69 | 1.144,87 | 0,00 |
11. TALDEA | 38.366,66 | 19.567,00 | 2.404,19 | 1.144,87 | 0,00 |
Atarrabian, 2025eko maiatzaren 5ean.
ZUZENDARITZA | ENPRESA BATZORDEA |
2. GEHIGARRIA - ANTZINATASUN PLUSAREN 2024. URTEKO TAULA | |||||||
KATEGORIA | ANTZINATASUN URTEAK | ||||||
3 urte | 6 urte | 11 urte | 16 urte | 21 urte | 26 urte | 31 urte | |
D TALDEA | 634,17 | 1.304,04 | 2.554,50 | 3.876,41 | 5.153,70 | 6.439,87 | 7.851,02 |
F TALDEA | 634,43 | 1.322,41 | 2.671,62 | 3.976,22 | 5.307,55 | 6.629,98 | 8.005,96 |
G TALDEA | 652,34 | 1.322,56 | 2.671,88 | 4.021,24 | 5.317,02 | 6.666,36 | 8.006,77 |
H TALDEA | 691,60 | 1.385,72 | 2.735,73 | 4.157,15 | 5.560,73 | 6.910,72 | 8.278,60 |
I TALDEA | 733,29 | 1.395,19 | 2.843,91 | 4.248,04 | 5.696,76 | 7.118,73 | 8.424,65 |
J TALDEA | 742,36 | 1.449,01 | 2.862,31 | 4.329,19 | 5.751,42 | 7.182,57 | 8710,86 |
K TALDEA | 751,42 | 1.458,20 | 2.871,77 | 4.347,83 | 5.832,84 | 7.273,16 | 8.811,74 |
01. TALDEA | 634,17 | 1.304,04 | 2.554,50 | 3.876,41 | 5.153,70 | 6.439,87 | 7.851,02 |
02. TALDEA | 598,60 | 1.326,59 | 2.652,28 | 3.979,45 | 5.305,76 | 6.631,75 | 7.958,64 |
03. TALDEA | 606,07 | 1.343,89 | 2.687,74 | 4.032,52 | 5.376,11 | 6.720,56 | 8.067,73 |
04. TALDEA | 694,29 | 1.389,77 | 2.779,58 | 4.169,34 | 5.559,44 | 6.949,20 | 8.335,13 |
05. TALDEA | 749,00 | 1.498,00 | 2.997,17 | 4.494,59 | 5.993,18 | 7.492,37 | 8.987,99 |
06. TALDEA | 811,45 | 1.630,05 | 3.260,12 | 4.888,09 | 6.518,75 | 8.148,80 | 9.777,08 |
07. TALDEA | 870,77 | 1.739,75 | 3.482,51 | 5.223,18 | 6.964,41 | 8705,39 | 10.443,37 |
08. TALDEA | 984,36 | 1.966,35 | 3.935,34 | 5.902,85 | 7.870,37 | 9.838,19 | 11.803,88 |
09. TALDEA | 1.088,97 | 2.179,48 | 4.358,05 | 6.536,92 | 8.714,03 | 10.893,79 | 13.073,87 |
10. TALDEA | 1.228,38 | 2.450,77 | 4.902,39 | 7.354,94 | 9.806,62 | 12.257,35 | 14.711,40 |
11. TALDEA | 1.364,74 | 2.729,19 | 5.458,07 | 8.186,66 | 10.915,87 | 13.645,65 | 16.375,73 |
3. GEHIGARRIA - BALIOAK - DENETARIKOAK - 2024 | |||
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Non Stop puntuaren balioa | 38,80 | N S-1 | 4.303,64 |
T-1 | 32,26 | M-3 | 2.265,26 |
T-2 | 40,31 | E-3 | 2.093,27 |
E-1 | 146,04 | C-1 | 1166,70 |
E-2 | 50,17 | Iraileko paga | 885,62 |
M-1 | 42,68 | ||
M-2 | 76,54 | PIZGARRIAK, BEHIN BETIKO BAJENGATIK | |
M-4 | 101,40 | URTEAK | ZENBATEKOA |
Gizarte funtsa | 32,17 | 64 | 9.984,70 |
HE-1 | 29,22 | 63 | 25.814,57 |
HE-2 | 35,06 | 62 | 41144,66 |
H.E-3 | 37,07 | 61 | 51.642,39 |
HE-4 | 44,51 | 60 | 62.460,92 |
HE-5 | 40,80 | 59 | 67.040,10 |
Iragarkiaren kodea: F2507198
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
