125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

6D/2025 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez adierazten baita Iniciativa Taldea Ekimena izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailatu dela, 31100057 gordailu-zenbakiarekin.

Onetsi da aipatu sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzearen eskaera Jose María Beruete Ventura jaunak egin zuen, 31/2025/000093 sarrera zenbakiarekin izapidetutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2025eko maiatzaren 27an, eta 2025eko maiatzaren 27an zuzendu ziren.

Eskaera horretan aditzera ematen da entitateak, 2025eko maiatzaren 15ean egindako batzar orokor berezian, sindikatu horren estatutuak aldatzea erabaki zuela. Ziurtagiria José María Beruete Ventura jaunak sinatu zuen.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan ere, aldaketaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2507821