2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2025erako
Vianako Udalak jakinarazten du Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025eko ekainaren 30ean bukatuko dela.
Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Vianan, 2025eko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2507980