125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2025eko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea honako hau: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Aldaketa izanen da deialdietan onartuak izateko zerbitzuetan, hau da, lanpostuak oposizioaren bidez edo oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdietan. Sei euroko kuota izanen da.

Aldaketa honen hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko aldiaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Aldaketa egin ondoren ordenantza fiskalaren 2. eta 5. artikuluetan, honela idatzirik gelditu dira:

"2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zerga-egitatea; bai eta, udal langileak hautatzeko prozeduretan parte hartzeko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea ere.

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

VI.–Lanpostuak betetzeko deialdiak:

–Langileak hautatzeko prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik:

  • A edo B maila: 20 euro.
  • C maila: 15 euro.
  • D maila: 10 euro."

Sarrigurenen, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2508165