125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Agrozentroa. Honako hauen txikizkako salmenta: gai fitosanitarioak, biozidak, zoosanitarioak, pentsuak, burdindegiko gaiak, eta, oro har, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako gaiak. Orobat, albaitaritzako kontsultategia

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 12/2025/AACC.

Sustatzailea: Corporación Alimentaria Guissona SA.

Jarduera: agrozentroa. Hau da, honako hauen txikizkako salmenta: gai fitosanitarioak, biozidak, zoosanitarioak, pentsuak, burdindegiko gaiak, eta, oro har, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako gaiak. Orobat, albaitaritzako kontsultategia.

Tokia: La Barrena poligonoa, Canal de Mañeru kalearen izkina; sarbidea Zaragozako errepidetik (32. poligonoa, 40. lurzatia, 1. azpieremua, 6. unitatea).

Tuteran, 2025eko ekainaren 5ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2508353