125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa Tebasko UE-5 unitatean. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2007ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa bat egitea Tebas-Muru Artederretako Udal Planeko UE-5 unitatean, zeinaren bidez egungo UE.5 exekuzio unitatetik kanpo uzten baitira 502. eta 503. lurzatietako etxebizitzak, 423. lurzatia eta 505. lurzati ia guztia (azken bi horietan ez dago eraikinik). Aldaketa Tebasko Kontzejuak sustatu du.

Behin betiko onespena 2007ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 20koan, eman zen argitara, baina testu osoa erantsi gabe; hortaz, bidezkoa da hura argitara ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2508438