125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udal honek 2025eko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, besteak beste, erabaki bat hartu zen, hasiera batez onesteko aldaketa egitea karga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan, 2025erako.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia argitaratuta 2025eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legezko aldia iragan denez inork aurkeztu gabe inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

"Onesten da ibien tasari buruzko aldaketa, eta, hala, tasa berri bat eratzen da, ordutegi mugatua duten ibietarako (21:00etatik 9:00etara):

–Ibiaren tasa, metro lineal bakoitzeko, ibiaren ordutegia mugatua izanik, 21:00etatik 9:00etara:

  • Banakako garajeak: 20,00 euro metro linealeko, urtean.
  • Garaje kolektiboak, edukieraren arabera:
    • 10 ibilgailu bitarte: 32,50 euro metro linealeko, urtean.
    • 11 eta 25 ibilgailu bitarte: 57,00 euro metro linealeko, urtean.
    • 26 eta 50 ibilgailu bitarte: 87,00 euro metro linealeko, urtean.
    • 51 eta 100 ibilgailu bitarte: 103,50 euro metro linealeko, urtean.
    • 100 ibilgailutik gora: 128,50 euro metro linealeko, urtean.

–Emandako lizentzien ordutegi-modalitatea aldatzeko izapidearen tasa: 11 euro."

San Adrianen, 2025eko ekainaren 4an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2508023