2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa, honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako. Behin betiko onespena
Udal honek, 2025eko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia argitaratuta 2025eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko legezko aldia iragan denez inork aurkeztu gabe inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.
Ondoko epigrafea gehitzen zaio 2. artikuluari:
"2.2 artikulua. Aurreko epigrafeko ("Ibiak") a) apartatuan aipatutako lizentziak eman daitezke ordutegi etengaberako edo mugaturako.
Ordutegi etengaberako lizentziek uzten dute ibilgailuak 24 orduz pasatzea, eta, beraz, debekaturik egonen da ibilgailuak aparkatzea eta gelditzea galtzadan eta ibiaren parean.
Ordutegi mugatuko ibiek, ordea, soilik galaraziko dute ibien aurrean gelditzea eta aparkatzea 21:00etatik 9:00ak arte, asteko egun guztietan."
San Adrianen, 2025eko ekainaren 4an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2508021