2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Ordenantza, Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ribaforadako gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza.
Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza hori.
Ribaforadan, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2507963