2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Azkoiengo alkateak, 2025eko ekainaren 6an, honako ebazpen hau eman zuen:
Jarraikiz abenduaren 23ko 35/1994 Legeari eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibideari (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, loturik dagoena Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin), eta erabiliz dauzkadan ahalmenak, zeinak jasorik baitaude Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, esleiturik dauzkadan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–María Pilar Orduña Osés zinegotziaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 20250604/024150 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2025eko uztailaren 18an eginen da, eta dagozkion izapideak Azkoiengo Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Azkoienen, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2508268