125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

LGTBI+ Udal Kontseiluaren Erregelamendu Organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak honako ERABAKI hau hartu zuen 2025eko maiatzaren 8an:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren LGTBI+ Udal Kontseiluaren Erregelamendu Organikoa (testua eranskin gisa atxiki da).

2.–30 egun balioduneko epea ireki dadin agintzea informazioa publiko egin eta interesdunei entzunaldia emateko, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratzen denetik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Hala gertatzen bada, ondorio juridikoak izan ditzan, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera. Halaber, Udalaren webgunean ere argitaratuko da.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2507945