2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBARA
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Orbarako Udalak, 2025eko maiatzaren 31n egin osoko bilkura berezian, gai-zerrendako bosgarren puntuan, aho batez erabaki zuen 1/2025 aurrekontu-aldaketaren espedientea onestea. Guztira, 3.633,71 eurokoa da.
Aurrekontua aldatzeko hasiera batez onetsitako espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Orbaran, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Virginia Arozarena Lerga.
Iragarkiaren kodea: L2507947