125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gatza eta gatzunak biltegiratzea eta banatzea

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak hori garatzeko onetsi duen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honen bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Suescun Sal y Salmueras SA.

Jarduera: gatza eta gatzunak biltegiratzea eta banatzea.

Tokia: Obanos-Lerin errepidea z.g. (Obanosko 1. poligonoko 224. lurzatia, lehen 1. poligonoko 359. lurzatia).

Obanosen, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2508285