2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Katu-koloniak eratzea
Murillo el Frutoko Udalak, 2025eko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen gehiengo osoz:
Lehenbizikoa.–Berrestea Murillo el Frutoko Udalaren eta Comarcats Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena, helburu duena katu-kolonien kudeaketa etiko eta sanitarioa egitea HAA (Harrapatu-Antzutu-Askatu) metodoaren bidez. Orobat, baimena ematen zaio alkateari hitzarmena sinatzeko eta gauzatzeko .
Bigarrena.–Onestea Murillo El Frutoko katu-koloniak kudeatzeko plana, herriko katu-koloniak planifikatzeko, lokalizatzeko, kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko udal-tresna dela ulertuta.
Hirugarrena.–Onestea katu-kolonien hasiera bateko kokapena udalerriko tokietan hauetan:
- Hospital kalea.
- Calvario kalea.
- Murillo el Frutoko Nekazarien Kooperatiba.
Aipatu tokiak Alkatetzaren ebazpen baten bidez aldatzen, ordezten edo zabaltzen ahalko dira, aldez aurretik txosten teknikoa eginda eta entitate laguntzaileari jakinarazita.
Laugarrena.–Onestea aplikatzea Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legean ezarritako zehapen araubidea, erabaki hau urratzen duten edo katu-kolonien arloan animalien ongizatearen aurka egiten duten jokabideetarako.
Bosgarrena.–Onestea HAA Proiektuko boluntarioen udal erregistroaren sorrera eta abiaraztea, non inskribatuko den katu-kolonien kudeaketan aktiboki laguntzen duen edonor, udalak gainbegiratuta eta Comarcats Elkartearekin batera arituz.
Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Murillo el Frutoko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, publikotasun- eta gardentasun-printzipioak betetze aldera.
Murillo el Fruton, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2507919