2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Martzillako herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Martzillan, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2507911