2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
2025eko lan-egutegia
Lesakako Udalak, 2025eko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, onetsi zituen Lesakako Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko lan-egutegia eta ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2025. urteko jaiegunak (2025eko martxoaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez aldatu zen), arau honekin bat etorriz: 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomiako eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa). Honako hauek dira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Horrez gain, martxoaren 3a herriko festa izanen da, eta uztailaren 7a, 8a, 9a eta 10a ere herriko festak izanen dira.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Lesakako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 lanordu izanen ditu, honela banatuta:
a) Eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, astelehenetik ostegunera 7:30etik 15:00etara (barne daudelarik urtarrilaren 3a, 10a, 17a eta 24a), eta, ostiraletan, berriz, 6 ordu eta 30 minutukoa, 7:30etik 14:00etara.
b) Era berean, azaroaren 20an lanaldia 13:00etan amaituko da eta abenduaren 24an lanaldia 14:00etan amaituko da.
c) Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etik 14:00etara bitartekoa izanen da.
d) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei (udaltzainak eta lantaldeko langileak), ezta ikastetxeari atxikitako langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.
Betiere, 2025erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Lesakan, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2507972