125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketa Akaborro industriaguneko eremuan, 2. poligonoko 553. lurzatian. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Irurtzungo hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuak aldatzeko proiektu bat, Akaborro industriaguneko eremuan, katastroko 2–553. lurzatian. Proiektua Sakanako Mankomunitateak eta Irurtzungo udalak sustatua izan da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an, eta jendaurrean egon zen hilabetean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2024ko irailaren 11n egin zen osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2507948