125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa, 2025eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan

Uharteko Udalak, 2025eko ekainaren 5ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen zuzentzea Uharteko Udalaren 2025eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen behin betiko onespenean aurkitutako akatsa, Lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzari dagokiona. Onespen hori argitaratu zen 2025eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan.

Iragarki horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da zuzenketa:

Honela dioen tokian:

–Terraza irekiaren tasa metro koadroko: 2,50 euro.

–Terraza itxiaren tasa metro koadroko: 4,00 euro.

–Kupel edo barril bakoitzeko tasa: 1,00 euro.

Honela behar du:

–Terraza irekiaren tasa metro koadroko eta hilabeteko: 2,50 euro.

–Terraza itxiaren tasa metro koadroko eta hilabeteko: 4,00 euro.

–Kupel edo barril bakoitzeko tasa hilabeteko: 1,00 euro.

Uharten, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2508289