2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, prezio publikoak erregulatzeko 2. arauan (haren bidez, prezio publikoak arautzen dira, sartzeko, izena emateko eta matrikulatzeko Udalak antolatzen dituen ikastaroetan eta jardueretan, arlo hauetan: hezkuntza, kultura, kirola eta gizarte arloa). Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea prezio publikoak erregulatzeko 2. araua (haren bidez, prezio publikoak arautzen dira, sartzeko, izena emateko eta matrikulatzeko Udalak antolatzen dituen ikastaroetan eta jardueretan, arlo hauetan: hezkuntza, kultura, kirola eta gizarte arloa).
Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.
Burlatan, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
JARDUERA | PREZIOA (eurotan) |
Neguko txangoa 1 | 35 forfaita 50 forfaita + eski-alokairua 53 forfaita + snowboarda alokatzea |
Udaberriko txangoa 1 | 27 |
Udaberriko txangoa 2 | 27 |
Udaberriko txangoa 3 | 20 |
Conquis 3 Herri | 75 |
Udako kanpamentua 1 | 100 |
Udako kanpamentua 2 | 160 |
Udako txangoa 1 | 30 |
Udako txangoa 2 | 45 |
Gazteentzako antzerki lantegia (12-17 urte) | 85 |
Iragarkiaren kodea: L2507946