2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa, eta erabaki hori argitaratu zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an.
Jendaurreko aldian bi alegazio aurkeztu ziren, eta horiek ebatzi ziren 2025eko maiatzaren 29an egin zen osoko bilkuran. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoaren arabera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), urtero onetsi behar dira toki-erakundeen plantilla organikoak, aurrekontua onestearekin batera. Plantilla organikoa onesteko eta hura indarrean dagoen bitartean aldatzeko, bete behar dira aurrekontuetarako ezarritako izapideak, barnean dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Burlatan, 2025eko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
ARAU OSAGARRIAK, 2025EKO PLANTILLA ORGANIKOAN APLIKATZEKO
1. Lanpostu batean Zuzenbideko titulua izateagatik aritzen diren langileek eginen dituzte eskatzen zaizkien txosten juridikoak. Halaber, idazkari lanetan jardunen dute eta aktak idatziko dituzte esleitzen zaizkien informazio batzorde eta kontratazio-mahaietan.
2. Enplegu sozial babestuko langileen ordainsariak eta interes orokorreko eta sozialeko obretako langileen ordainsariak izanen dira zehazturik daudenak haiek arautzen dituzten foru dekretu edo aginduetan, deusetan ukatu gabe Udalak uneren batean hobekuntzak erabakitzea.
3. Plantilla organikoan jasotako ordainsari osagarriei gehituko zaizkie beste ordainsari batzuk, baldin halakoak onesten badira Burlatako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako Erabaki/Hitzarmenaren testuetan, une bakoitzean indarrean dagoenaren arabera.
4. Plantilla organikoko lanpostuen araubide juridikoa bateratu egiten da, eta, hala, lan-araubidekoak zirenak funtzionario-araubidekoak izatera igaroko dira. Izenen zerrendan mantenduko da pertsona bakoitzak duen araubide juridikoa, eta araubide juridikoa soilik aldatuko da eranskin hauetan: lanpostuen zerrendan eta plaza hutsen zerrendan. Aldaketa eginen da oinarri harturik 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 94. artikulua.
5. Euskararen balorazioa oposizio-lehiaketaren bidezko hautaketa-prozesuetan:1
Burlatako Udalak egiten dituen hautaketa-prozesuetan, plantillaren arabera euskararen hizkuntza-eskakizuna merezimendu den plazetan, balorazioa lotuko zaio ezarrita dagoenari foru dekretuetan eta aplikagarria den indarreko gainerako araudian, baldin eta loteslea bada toki-administrazioendako. Araudia ez balitz toki-erakundeei aplikatzekoa, toki-erakundeak berak baloratu eta zehaztuko du plantilla organikoko zein plazatan izanen den merezimendua edo derrigorrezkoa, eta, orobat, hark ezarriko du merezimenduak zer ehunekotan eta zer modutan baloratuko diren.
Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko da lanpostu bakoitzean euskara merezimendu gisa baloratzeko ehunekoa, bat etorriz plantilla organikoarekin, haren egokitasuna justifikatzeko txosten teknikoekin eta une bakoitzeko araudi aplikagarriarekin.
(1) 2025eko plantilla organikoan aldatu beharreko arau osagarria.
6. Hizkera ez-diskriminatzailearen balorazioa hautaketa-prozesuetan:
Burlatako udal-eremuan hizkera ez-sexista erabiltzea eta sustatzea arautzen duen udal-ordenantzaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Udalak egiten dituen lanpostu-deialdi publiko guztietan, egin beharreko proba motak horretarako aukera ematen badu, %5 baloratuko da probetan hizkera ez-baztertzailea erabili izana. %5eko balorazioa oposizio-faseko edo oposizio-lehiaketako faseko guztizko puntuazioaren gainean eginen da.
7. 3.2 plaza, "katastroko burua", A mailan dago kokatua, epai judiziala betez; horregatik, inguruabar hori langileen izen-deituren zerrendan baino ez da jasotzen, pertsonarengan soilik baitu eragina, eta ez plazan, zeina B mailakoa baita.
8. 5.32 plaza, "garbiketako peoia": izenen zerrendan bakarrik mantentzen dira plaza honetarako ezaugarri bereizgarriak.
9. 6.20 plaza, "adinekoen zentroko dinamizatzailea": lan-kontratudunen araubide juridikoa mantentzen da izenen zerrendan, baina plaza funtzionarioen araubidekoa da. (2023ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa).
10. B eta C motako gidabaimena beharrezkoa duten lanpostuak:
–C motako gidabaimena eduki beharko da "zerbitzu anitzetako enplegatua - makinista" lanpostuari dagozkion plaza hauetan sartzeko: 5.8, 5.9, 5.10, 5.13, 5.19 eta 5.43. Plaza horiek %10eko lanpostuko osagarria jasoko dute %8,35aren gainetik, obretako, bide-garbiketako eta/edo lorategietako makinak gidatu, maneiatu eta mantentzeko lana egiten duten bitartean. Eginkizun horiek uzteak berekin ekarriko du delako osagarria kentzea, eta osagarri hori pasatuko zaio aipatutako eginkizunak betetzeko lanpostuari, hala behar badu.
–B motako gidabaimena eduki beharko da 5.56 plazan ("arduraduna") sartzeko eta elektrizitateko edo lorezaintzako "mantentze-lanetako ofizialen" edo "ofizial espezialisten" eta "zerbitzu anitzetako enplegatuen" plaza guztietan sartzeko, ohiko lanak egiteko beharrezkoa baita. Baldintza hori plazako eginkizunetan funtsezkoa ez denez, ez du ekarriko lanpostuaren ordainsari osagarria gehitzea. Betebehar horretatik salbuetsita dago 13.9 plaza, dibertsitate funtzionala duten pertsonendako gordetzen dena.
–B eta A2 motako gidabaimena eduki beharko da polizia-laguntzaileen plazetan sartzeko. Langile horiek kontratatuko dira azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 24.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea), eta D mailan sartuko dira, horrela ezartzen baitu aipatutako legezko xedapenak2.
(2) 2025eko plantilla organikoan aldatu beharreko arau osagarria.
11. Titulazio espezifikoa beharrezkoa duten plazak:
–5.18 plaza, "zerbitzu anitzetako enplegatua - elektrizitatea": plaza horretan sartzeko, elektrizitateko titulazio espezifikoa eduki beharko da.
–5.28, 5.42, 5.44, 5.45 eta 5.57 plazak, "zerbitzu anitzetako enplegatua - lorategiak", eta 5.19 plaza, "zerbitzu anitzetako enplegatua - makinista". Titulu hau eduki beharko da plaza horietan sartzeko:
- Lorezaintzako eta loradendako teknikaria.
Halaber, titulu hauek ere onartuko dira:
- Natura ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikaria.
- Paisajismoko eta landa inguruneko goi mailako teknikaria.
- Basoaren eta natur ingurunearen kudeaketako teknikaria.
Bai eta aurreko lau tituluen baliokide diren eta Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrean (LOGSE) eta Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrean jasotzen diren tituluak ere (Hezkuntza Ministerioaren baliokidetzen arabera).
Halaber, 2. eta 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri hauek ere izanen dira baliozkoak:
- AGAO 0208–2 Lorategi eta berdeguneak instalatu eta mantentzea.
- AGAO 0308–3 Lorezaintza eta paisaia lehengoratzea.
- AGAJ 0109–3 Zuhaitzak eta palmondoak kudeatzea eta mantentzea.
Edo, hala badagokio, ziurtagiri horiek osatzen dituzten egiaztagirien multzoa.
–5.11 ("lorezaintzako ofiziala"), eta 5.40 ("Lorezaintzako ofiziala - taldeburua") plazetan sartzeko, titulu hau eduki beharko da:
- Paisajismoko eta landa inguruneko goi mailako teknikaria.
Halaber, titulu hauek ere onartuko dira:
- Basoaren eta natur ingurunearen kudeaketako teknikaria.
Bai eta aurreko bi tituluen baliokide diren eta Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrean (LOGSE) eta Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrean jasotzen diren tituluak ere (Hezkuntza Ministerioaren baliokidetzen arabera).
Halaber, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri hauek ere izanen dira baliozko:
- AGAO 0308–3 Lorezaintza eta paisaia lehengoratzea.
- AGAJ 0109–3 Zuhaitzak eta palmondoak kudeatzea eta mantentzea.
Edo, hala badagokio, ziurtagiri horiek osatzen dituzten egiaztagirien multzoa.
–Plantilla organikoko "administrari-ofiziala" deritzen C mailako lanpostuetan sartzeko, titulu hauetakoren bat eduki beharko da:
- Administrazioko eta finantzetako goi mailako teknikaria.
- Zuzendaritzarako laguntzako goi-mailako teknikaria.
Edo Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrean (LOGSE) eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorretik eratorritako araudian jasotako beste titulu baliokideren bat.
–2.3 plaza ("sistema informatikoetako teknikari-ofiziala"): plaza horretan sartzeko, titulu hauetakoren bat eduki beharko da:
- Sareko Sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikaria.
- Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.
- Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.
Edo Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrean (LOGSE) eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorretik eratorritako araudian jasotako beste titulu baliokideren bat.
–6.3 plaza ("kultura aniztasuneko eta migrazioetako teknikaria"): plaza horretan sartzeko beharrezkoa izanen da Gizarte Laneko titulazioa edo baliokidea edukitzea.
–3.9 plaza ("administrazio publikoko teknikaria - ekonomia/diruzaintzako arloa"), A mailakoa: plaza horretan sartzeko eduki beharko da 6/1990 Foru Legearen 246 bis artikuluan jasotzen diren titulazioetako edozein3.
- Zuzenbideko lizentzia.
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia.
- Ekonomiako lizentzia.
- Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia.
(3) 2025eko plantilla organikoan aldatu beharreko arau osagarria.
–"Udaltzain laguntzailea", D maila: plaza horietan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
- Espainiako nazionalitatea izatea.
- Eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen, gutxienez 18 urte izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
- Titulu hauetako bat izatea: Eskola Graduatua, DBHko Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.
- Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioaren frogagiria.
- Udaltzain laguntzailearen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdian ageri diren bazterbide medikoetan ez egotea.
- Dolozko delitu batengatik kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
- Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, B motakoa4.
(4) 2025eko plantilla organikoan aldatu beharreko arau osagarria.
12. 5.39 plazari ("elektrikari-ofiziala") eta 5.40 plazari ("lorezaintzako ofiziala"), %10eko lanpostuko osagarria esleitzen zaie, %8,35aren gainetik, lantaldeko arduradunen lanak betetzeko. Lantaldeko burutza horiek prozedura murriztuaren bidez beteko dira.
13. Udaltzaingoaren ordainsariak: ordutegi-prestasuneko konpentsazioa.
2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran onetsi zen kobratu zedin "ordutegi-prestasuneko konpentsazioa" izeneko ordainsaria, zeina jasota baitago Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean (57.1.c.h artikulua).
1–Zerbitzua emateko baldintzak:
Aplikazio eremua indibiduala eta borondatezkoa izanen da idatziz eskatzen duten Udaltzaingoko kide guztiendako. Burutzak ezarriko duen epean eskatu beharko dute, eta eskaera urte natural osorako izanen da. Opor, lizentzia eta baimen ordainduekin egon bitartean ezin izanen da zerbitzuak egiteko deirik egin.
Deien baldintzak, bai txandak aldatzeko bai lanegunak aldatzeko, sindikatuetako ordezkariekin negoziatuko dira.
Ahaleginak eginen dira agente guztien arteko deien kopurua antzekoa izan dadin, kontuan hartuta gerta daitekeela dei gehiago egin behar izatea kadentzia bateko agenteen artean beste batekoen artean baino.
Egun berean lan-txanda lau aldiz aldatzen bada, prestasun egun bat bezala zenbatuko da.
Lanerako ezintasun iragankorreko egoerei dagokienez, hilean 8 lanalditan egoera horretan daudenek, lanaldiak tartekatuak izan nahiz ondoz ondokoak izan (salbu laneko istripuak eta gaixotasunak), hilabete horretako prestasuneko ordainsariaren erdia jasoko dute.
Horien ondoko ezintasun egoeretan, laneko baja egoeran hilabetean 8 lanalditik gora egiten badituzte, tartekatuak izan nahiz ondoz ondokoak izan (salbu laneko istripuak eta gaixotasunak), ez dute jasoko hilabete horretako prestasuneko ordainsaria.
Laneko baja egoeran egoteagatik dagokion prestasuneko ordainsaria murriztu zaien langileei neurri berean murriztuko zaizkie prestasun egunak (prestasun egun bat, hilabete bakoitzeko).
Urteko prestasun egun guztiak egin ondotik, prestasuneko ordainsaria jasotzen jarraituko dute (aurreko paragrafoko ezintasunak gorabehera) urtea bukatu arte.
Deien kudeaketa jasoko da egutegiaren arauetan, urtero onetsiko baitira egutegiarekin batera.
2.–Baldintza ekonomikoak:
Prestasuneko poltsaren ordainsaria 12 hilabeteko sarietan ordainduko da: hileko 235 euro gordineko ordainsaria agenteendako eta agente lehenendako, eta 275 eurokoa, berriz, inspektoreorde postuan dagoenarendako. Urtean 12 eguneko prestasunagatik kobratuko da zenbatekoa.
14. Udaltzaingoaren ordainsariak: ordutegi-prestasuneko beste konpentsazio batzuk5.
Egungo 13. arau osagarrian arautzen den "ordutegi-prestasuneko konpentsazioari", aldi baterako eta soilik 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian aplikatzekoa, gehitzen zaizkio ordutegi-prestasuneko bi konpentsazio modalitate berri, bateraezinak direnak elkarrekin eta 13. arauan araututako modalitatearekin; beraz, 2025. urterako, langile bakoitzak aukeratu beharra dauka horietako modalitate bat, edo bat ere ez. Hauek dira 2025eko ekitaldian aplikatuko diren bi modalitate berriak:
B modalitatea.
550,00 euro hilean (6.600,00 euro urtean), baldintza hauek betetzen badira:
Jaiegunetan lan egindako orduak ez dira denbora libre moduan hartuko. Jaiegunetan lan egindako orduak Nafarroako administrazio publikoentzat ezarritako zenbatekoen arabera ordainduko dira.
13. arauan ordutegi-prestasuneko konpentsazio ekonomikorako eta gainerako inguruabarretarako ezarritako arauak aplikatuko dira.
C modalitatea.
445,00 euro hilean (5.340,00 euro urtean), baldintza hauek betetzen badira:
Jaiegunetan lan egindako zortzi (8 ordu) ordu bakoitzeko lau ordu (4 ordu) bakarrik hartzen ahalko dira denbora libre moduan. Jaiegunetan lan egindako orduak Nafarroako administrazio publikoentzat ezarritako zenbatekoen arabera ordainduko dira.
13. arauan ordutegi-prestasuneko konpentsazio ekonomikorako eta gainerako inguruabarretarako ezarritako arauak aplikatuko dira.
(5) 2025eko plantilla organikoan aldatu beharreko arau osagarria.
15. Behin-behineko izendapenak:
Azaroaren 6ko 21/1985 Foru Dekretuaren 48. artikuluarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), plantillako langileak egokitu daitezen Udalak eman beharreko zerbitzuen beharretara, bitarteko izendapen hauek egin dira:
–Kirol Alorra:
Kirol Patronatuko lehendakariaren 26. Ebazpena, 2020koa, J. Zoroza Conesa.
–Zerbitzu Ekonomikoen Alorra:
Alkatetzaren 1201. Ebazpena, 2023ko urriaren 26koa, M. P. Goñi Villegas.
–Obren Alorra:
Alkatetzaren 603. Ebazpena, 2025eko otsailaren 26koa, A. Melero Agramonte.
Alkatetzaren 252/2019 Ebazpena, 2019ko martxoaren 28koa, C. Pérez Sola.
–Idazkaritza/Zerbitzu Orokorren Alorra:
Alkatetzaren 531. Ebazpena, 2023ko maiatzaren 1ekoa, M.M. Echaide Baigorri.
Alkatetzaren 206. Ebazpena, 2023ko urtarrilaren 31koa, A. Garayoa Alzorriz.
–Udaltzaingoa:
Alkatetzaren 152. Ebazpena, 2022ko otsailaren 1ekoa, F. J. Canabal Unciti.
Alkatetzaren 486. Ebazpena, 2022ko otsailaren 1ekoa, M. Vázquez Navarrete.
Alkatetzaren 488. Ebazpena, 2022ko maiatzaren 1ekoa, I. Urdaniz Osinaga.
I. ERANSKINA.–Lanpostuen zerrenda.
II. ERANSKINA.–Izenen zerrenda.
III. ERANSKINA.–Plaza hutsak.
IV. ERANSKINA.–Legenda.
Deskargatu eranskinak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2507914