2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Aldaketa xehatua Udal Plan Orokorraren 33. artikuluan. Behin betiko onespena
Bertizaranako Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea, Bertizaranako Udal Plan Orokorraren 33. artikuluari dagokiona. Aldaketa Bertizaranako Udalak sustatu du, ofizioz.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 11koa), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluari (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez zen aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik.
Udalaren osoko bilkurak, 2025ko maiatzaren 26an, behin betiko onetsi zuen, eta, beraz, haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Bertizaranan, 2025ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508517