125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPAKO KONTZEJUA

Laborantzako herri-lurrak errentan

Azpako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko ekainaren 6ko ohiko bilkuran, erabaki zuen prozedura bat abiaraztea, laborantzako herri-lurrak errentan emateko. Hori dena, arau hauekin bat: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (1990eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa), Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua (1990eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 30ekoa) eta Azpako Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza (2006ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa).

Interesa duten herritarrek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak eta beharrezko agiriak aurkezteko.

Azpan, 2025eko ekainaren 9an.–Kontzejuko burua, Sergio Hernández Nicuesa.

Iragarkiaren kodea: L2508329