2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Aldaketa, honako honetan: udal ordenantza, arautzen duena etxeetan familiari atseden emateko zerbitzua. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa batzuk egitea, honako honetan: udal ordenantza, arautzen duena etxeetan familiari atseden emateko zerbitzua, Arroitzen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Arroitzen, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2508314