2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARITZUKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Kontzejuak, 2025eko maiatzaren 22an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:
ERABAKIA:
Hasiera batez onestea Aritzuko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.
Espedientea interesdunen eskura egonen da Aritzuko Kontzejuaren Idazkaritzan.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta epe horretan ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.
Aritzun (Anue), 2025eko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Eneko Iraizoz Cía.
Iragarkiaren kodea: L2507950