125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Indargabetzea Enpresak ezartzeko eta handitzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2025eko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Enpresak ezartzeko eta handitzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2025eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa nahiz oharrik, aipatu ordenantza behin betiko indargabetu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arguedasen, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2508033