2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Jarduera-lizentziaren eskaera. Arditegia eta nekazaritzako biltegia eraikitzea
Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua eta horrekin bat datozenak (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta foru lege hori garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua eta horrekin bat datozenak:
Eskatzailea/sustatzailea: Ion Iriarte Untzilla.
Jarduera: arkumeen ekoizpena eta salmenta.
Tokia: Arbizuko 1. poligonoko 135. lurzatia, (Mundiñao parajea).
Sartuta dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 8. taldeko (Abeltzaintzako ustiategiak) 8.18 apartatuan (Ardiak, toki-kopurua 30 edo gehiago eta 1.000 edo gutxiago denean).
Arbizun, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2508371