125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2025eko ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat egitea honako honetan: ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunerako, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa nahiz oharrik, eta argitara emanen da ordenantzaren eduki osoa.

Anuen, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz.

Iragarkiaren kodea: L2508144