125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALBIASUKO KONTZEJUA

Gora jotzeko errekurtsoa, loturik dagoena kontzejuaren jarduketa faltarekin, honako honi dagokionez: herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza onestea

Gora jotzeko errekurtsoa. Interesdun direnak epatzea, honi dagokionez: gora jotzeko errekurtsoa, Manuel María Argaña Inchaurrondok jarria, Albiasuko Kontzejuaren jarduketa faltarengatik, honako honi dagokionez: herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza onestea.

Prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak Albiasuko Kontzejuaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Hori dena, jarraikiz aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei.

Jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Albiasuko Kontzejuan. Kopia eskatzeko, idatz daiteke helbide honetara: concejo.albiasu@gmail.com. Bestela, telefonoz deitu daiteke Larraungo Udalera.

Albiasun, 2025eko ekainaren 4an.–Kontzejuburua, Jose Javier Oquiñena.

Iragarkiaren kodea: L2508167