125. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7222E/2025 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren 1. fasean sartutako ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra, eta desjabetze-espedienteari hasiera ematea. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da.

Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, Udalez Gaindiko Plan Sektorial (UGPS) deklaratzen da Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko eta Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Politika garatzeko Plana, Barne Zuzendaritza Nagusiak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean ezarritako ondorioetarako. Ebazpen hori 2023ko ekainaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Ondoren, Nafarroako Gobernuaren 2024ko urriaren 23ko Erabakiaren bidez, Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen, eta interes orokorrekoa dela deklaratu. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da. Erabaki hori 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19koan.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 12an hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zen Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren onura publikoa, desjabetzearen ondorioetarako. Planaren sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da. Erabaki hori 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28koan.

Erabaki horretan adierazten zenez, Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak espazio fisiko berean bilduko ditu, ondoz ondoko faseetan, segurtasunaren eta larrialdien arloko eskumenekin lotutako azpiegiturak. Fase horietako lehenengoan, aurreikusita dago Foruzaingoaren Polizia-etxe Nagusia eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroa ezartzeko behar diren instalazioak eraikitzea.

Lehenengo fase horrek 88.108,895 metro koadroko azalera biltzen du guztira, Aranguren eta Eguesibarko udal-mugarteetan kokatuta.

Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 15. artikuluak adierazten duenez, behin onura publikoa deklaratuta, administrazioak ebazpen bat emanen du desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko behar zehatzari buruz.

Aipatu 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat, Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 4487E/2025 Ebazpenaren bidez, formulatzen eta jendaurrean jartzen da Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren 1. fasean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda, desjabetze-espedienteari hasiera emateko. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da. Ebazpen hori 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8koan.

Halaber, iragarkia Nafarroako Foru Komunitateko hedapen handieneko bi egunkarietan argitaratu zen, baita desjabetu beharreko lurzatiak dauden udal-mugarteetako udalen iragarki-taulan ere.

Jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ez duenez inork alegaziorik aurkeztu, aipatu 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da argitaratutako zerrendako ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra deklaratzea, eta, era berean, adieraztea erabaki horrek desjabetze-espedientea abiarazten duela, aipatu testuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrekin guztiarekin, eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak eginiko txostena ikusita, 2025eko ekainaren 4koa, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Erabakitzea Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren 1. fasean sartutako ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da. Ondasun eta eskubideen zerrenda ebazpen honen eranskin gisa atxiki da.

2. 1. puntuan adierazitako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko nahitaezko desjabetzearen espedientea abiaraztea.

3. Agintzea argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru komunitateko zirkulazio handienetako egunkari batean gutxienez, baita Eguesibarko eta Arangurengo udaletako iragarki-taulan ere, eta jakinaraz dakien interesdunei, banan-banan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 10ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKA ZK.

TITULARRA

DESJ. AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZATIA ERABILERA,
XEDEA EDO LUR MOTA

ARANGURENGO UDAL-MUGARTEA

AR-01

Arangurengo Udalaren herri-lurrak

22.150,02

1

336

Lehorreko alorra/Larreak

AR-02

Iriarte Goñi, Elena Rosa María

4.872,39

1

337

Lehorreko alorra

Iriarte Goñi, María Cristina

Sanz Goñi, Beatriz

Izu Iriarte, Iñaki

Izu Iriarte, Paula

Oloriz Iriarte, Miguel

Oloriz Iriarte, Amaia

AR-03

Beroiz Aristu, María Angeles

5.883,42

1

418

Lehorreko alorra

Beroiz Aristu, Carlos

Beroiz Aristu, Fernando

Beroiz Aristu, María Pilar

Beroiz Aristu, María Carmen

AR-04

Isturiz Leranoz, Miguel Ignacio

490,40

1

417

Lehorreko alorra

Isturiz Leranoz, Francisco Javier

Olaz Isturiz, Isabel

Olaz Isturiz, Miguel

AR-05

Arangurengo Udalaren herri-lurrak

34.338,45

1

411

Lehorreko alorra

AR-06

Arangurengo Udalaren herri-lurrak

3.720,13

1

410

Lehorreko alorra

AR-07

Arangurengo Udalaren herri-lurrak

527,04

1

398

Lehorreko alorra

AR-08

Arangurengo Udalaren herri-lurrak

131,51

2

572

Elkorra

AR-09

Goñi Urricelqui, María Mercedes

2.824,41

2

425

Lehorreko alorra

Iriarte Goñi, Ángel

Iriarte Goñi, Antonio

Iriarte Goñi, Luis María

Iriarte Goñi, Olga Mercedes

Vigor Iriarte, Unai

Iriarte Goñi, Eduardo José

Iriarte Goñi, María Socorro

Vigor Iriarte, Edurne

AR-10

Arangurengo Udalaren herri-lurrak

2.963,93

2

925

Lehorreko alorra/Larreak

AR-11

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

3.238,37

1

974

Bidea

AR-12

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

1.794,59

2

2140

Bidea

EGUESIBARKO UDAL-MUGARTEA

EG-01

Iriarte Goñi, Elena Rosa María

769,89

17

211

Lehorreko alorra

Iriarte Goñi, María Cristina

Sanz Goñi, Beatriz

Izu Iriarte, Iñaki

Izu Iriarte, Paula

Oloriz Iriarte, Miguel

Oloriz Iriarte, Amaia

EG-02

Idoate Uriz, Alfredo

9.437,26

17

210

Lehorreko alorra

Idoate Uriz, Delia

Iragarkiaren kodea: F2508417