1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
634E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, akats bat zuzentzen duena martxoaren 14ko 398E/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez onesten baita lankidetza-hitzarmen bat, Nafarroako Unibertsitate Publikoan "Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra" sortzeko.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 14ko 398E/2025 Foru Aginduaren bidez onesten da lankidetza-hitzarmen bat, Nafarroako Unibertsitate Publikoan "Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra" sortzeko.
Foru agindu horrek ezartzen duenez, hitzarmena izenpetuko dute Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak (CEN), Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkarteak (ANEL), Unión General de trabajadoras y trabajadores (UGT) sindikatuak eta Confederación Sindical de Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak.
Testuan akats bat atzeman da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) sinadura falta delako. Osasun Departamentuaren mendeko erakunde autonomo horren parte-hartzea, ordea, aurreikusita dago lankidetza hitzarmenean, eta halaxe ageri da administrazio espedientean jasotako justifikazio memorian. Gainera, hitzarmenaren testuan zehaztuta dago institutu horrek bere gastu-aurrekontuko 10.000 euroko zenbatekoa jarriko duela 2025ean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Argi dago akats bat izan dela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua ez jasotzea lankidetza hitzarmenaren entitate sinatzaileen artean, eta, beraz, bidezkoa da martxoaren 14ko 398E/2025 Foru Aginduaren akats zuzenketa egitea, NOPLOI ere ager dadin Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra sustatzen duten entitateen artean.
Azaldutako guztiagatik, proposatzen da martxoaren 14ko 398E/2025 Foru Agindua aldatzea, NOPLOI ere ager dadin Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra sustatzen duten entitateen artean. Horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra sortzeko lankidetza hitzarmenaren sinatzaileak honako hauek izanen dira: Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (CEN), Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea (ANEL), Unión General de trabajadoras y trabajadores (UGT) sindikatua eta Confederación Sindical de Comisiones Obreras (CCOO) sindikatua.
AGINTZEN DUT:
1. Zuzentzea lankidetzaren testuan atzemandako akatsa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren sinadura ez baita ageri, erakunde autonomo hori hitzarmenean sartuta badago ere, eta aldatzea martxoaren 14ko 398E/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoan "Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra" sortzeko lankidetza-hitzarmen bat, honako hauen artekoa: Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (CEN), Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea (ANEL), Unión General de trabajadoras y trabajadores (UGT) sindikatua eta Confederación Sindical de Comisiones Obreras (CCOO) sindikatua.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2507312