1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
205E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Nerea Eneriz Sánchez andrea, Hezkuntza Departamentuko Laguntza Tekniko-juridikoaren Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nerea Eneriz Sánchez andrea, Hezkuntza Departamentuko Laguntza Tekniko-juridikoaren Ataleko burua. Kargu-uzteak 2025eko ekainaren 11n izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 4an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2507973