1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
165E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Maite Gorospe Lizaso andrea, Hezkuntza Departamentuko Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Maite Gorospe Lizaso andrea, Hezkuntza Departamentuko Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2025eko uztailaren 31n izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Maite Gorospe Lizaso andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2507805