123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen dituena.

Nafarroako LGTBI+ Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emailea da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikia, eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretuan arautuak daude.

34/2019 Foru Dekretu horren 4.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua lehendakari batek, bi lehendakariordek, bokalek eta idazkariak osatzen dute.

Artikuluaren 4.g) apartatuan xedatzen da Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko bokal izanen direla, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien duten 4 sindikatuen ordezkari bana. Horretarako, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean, langileen ordezkarien, enpresa batzordeetako kideen edo Administrazio Publikoetako organoetako kideen gutxienez %10 izan behar dute.

5. artikuluan, berriz, adierazten da LGTB+ pertsonen berdintasun sozialeko politiken arloan eskuduna den departamentuko titularraren foru agindu baten bidez izendatuko direla Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak.

Bestalde, foru dekretu horren 7. artikuluko 3. apartatuan jasotzen dira bokal kargua betetzen duten pertsonek kargua uzteko arrazoiak, eta 4. apartatuan, berriz, ezartzen da kargualdia bukatzeaz gaineko arrazoiren batengatik sortzen diren hutsuneak ordezkoak beteko dituela eta hark kargualdia bukatuko duela gainerako bokalek bukatzen dutenean.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren apirilaren 29ko 3E/2024 Foru Aginduaren bidez, María Soledad Vicente Yoldi andrea izendatu zuten Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko bokal titular, eta Augusto Paredes Antón jauna ordezko bokal, UGT sindikatua ordezkatuz, sindikatu hori Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien duten sindikatuetako bat baita.

Martxoaren 10ean, UGT sindikatuak jakinarazi zuen bere batzorde betearazlea aldatu dela eta Nafarroako LGTBI+ Kontseilurako ordezkari berria izendatu dutela. Hori dela eta, Kontseiluan duen bokal titularraren izendapena aldatu behar da, baina ordezko gisa aipatutako 3E/2024 Foru Aginduan izendatutako pertsona bera mantenduko da.

Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kide izateko izendatutako pertsona batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko proposamena egin du.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Soledad Vicente Yoldi andrea, Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko bokal titularra UGT sindikatuaren ordezkari gisa, erakunde horrek proposatuta.

2. Ayala Puente San Juan andrea Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko bokal titular izendatzea UGT sindikatuaren ordezkari gisa, erakunde horrek proposatuta, eta Augusto Paredes Antón jauna ordezko bokal gisa berrestea.

3. Foru agindu honen bitartez izendatutako bokalaren agintaldia Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren apirilaren 29ko 3E/2024 Foru Aginduaren bidez izendatutako gainerako bokalentzat ezarritako egunean bukatuko da.

4. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

F2507788

Iragarkiaren kodea: