6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ANA ISABEL JAURRIETA ALEGRÍAREN NOTARIOTZA
María Josefa Ayerra Urdanozen abintestato jaraunsleak deklaratzea
Arau-oinarria: Notariotzaren Erregelamenduaren 209 bis artikulua. Jaraunsle ezezagunak izan daitezke.
Notariotza honetan izapidetzen ari da abintestato jaraunsleen deklarazioaren nabaritasun-akta, María Josefa Ayerra Urdanozen jaraunsleei dagokienez. María Josefa Ayerra Urdanoz jaio zen 1929ko abuztuaren 11n, Bais Negros Orientalesen (Filipinak), eta Ferminen eta Teodoraren alaba zen.
María Josefa Ayerra Urdanoz Iruñean hil zen, 2024ko abenduaren 19an, alarguna izanik. Behin bakarrik ezkondu zen, Eulalio Valentín Hernández Basaberekin, eta ez zuten seme-alabarik izan.
María Josefa Ayerra Urdanozen gurasoak, Fermín Ayerra Urdanoz eta Teodora Urdanoz Goñi, hil ziren 1940ko azaroaren 7an eta 1977ko abenduaren 22an, hurrenez hurren, eta hildakoan, hiru seme-alaba utzi zituzten: María Josefa, Luis eta María del Carmen Ayerra Urdanoz.
María Josefaren anaia Luis Ayerra Urdanoz Sabadellen (Bartzelona) hil zen, 1997ko uztailaren 13an, ezkondurik zegoela eta seme-alabarik ez zuela, eta ahizpa, María del Carmen Ayerra Urdanoz, hil zen Donostian, 2022ko ekainaren 7an, alarguna izanik eta lau seme-alaba zituela: María del Carmen, Fermín Eduardo, Elena eta Ignacio Saldaña Ayerra.
Errekerimendua egiten duen alderdiak hala adierazirik, eta lekukoek hala berretsirik, María Josefa Ayerra Urdanoz hildakoan, haren lau ilobak dira jaraunsleak:
María del Carmen Saldaña Ayerra.
Fermín Eduardo Saldaña Ayerra.
Elena Saldaña Ayerra.
Ignacio Saldaña Ayerra.
Aditzera ematen zaie espedienteak ukitzen dituen guztiei, aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, nire notariotzan agertzeko (Askatasunaren etorbidea 17, 3.a, Donostia), bulegoa irekia dagoen ordutegian, eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte beren eskubideen alde.
Donostian, 2025eko ekainaren 12an.–Notarioa, Ana Isabel Jaurrieta Alegría.
Iragarkiaren kodea: P2508529