2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 41. lurzatian. Behin betiko onespena
Ukarko Udalak 2025eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 41. lurzatian, zeinak helburua baitu aldatzea lurzati horretako lerrokadurak. Izan ere, indarrean dauden Arau Subsidiarioetako kokapenak ez du uzten lurzatia bitan zatitzea eta etxebizitza isolatu bat eraikitzea, hala nahi baitu jabeak. Laura Apezteguía González eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzi dute proiektua, eta Joaquín Lecumberri Eslavak sustatu du.
Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arautzailearekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke haren aurka:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluei (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
Ukarren, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508260