123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, honako honen hasierako onespenean: UE-M135 hiri-jarduketarako plan berezia, hirigune historikoko barne-eraberritzeko plan bereziaren barnean

Ikusi da badela akats bat honako honen hasierako onespenaren iragarkian: UE-M135 hiri-jarduketarako plan berezia, hirigune historikoko barne-eraberritzeko plan bereziaren barnean. Argitaratu zen 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean. Hala bada, zuzendu egiten da, ondoko testuaren bidez.

Horrela, hau dioen tokian:

Jendearen eskura egonen da esteka honetan:

Modificación_PERI_parcela _705_pol34_rec_2_feb25 - SEFYCU 173834,

Honela behar du:

https://www.tafalla.es/wp-content/uploads/2025/05/Tafalla_PEAU_UE-M135_Diligenciar_-_SEFYCU_172972_compressed.pdf

Horregatik, jendaurreko aldi berri bat irekitzen da, hilabetekoa, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten hura aztertzeko, eta, orobat, aukera izan dezaten erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkezteko.

Tafallan, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2508154