2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZOZKO KONTZEJUA
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea), aditzera ematen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela, Ezkabarteko (Orikain) Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Garrues (4. pol.), Ezkaba (77. pol.), Anotz (17. pol.), Aderizko jaurerria (9. pol.), Nagiz (6. pol.), lguntzu (16. pol.), eta Zildozko (1. pol.), Orrioko (2. eta 3. pol.), Orikaingo (12. pol.), Makirriaingo (5. pol.), Eusako (8. eta 11. pol.) eta Azozko (10. pol.) kontzejuak.
Azotzen, 2025eko ekainaren 12an.–Barrutiaren titularra, alkatea, Pablo Garde Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L2508514