1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
67/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 4koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Begoña López de Goicochea Guembe andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, berak hala eskatu duelako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak ezartzen du idazkari tekniko nagusiak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.
Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Begoña López de Goicochea Guembe andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, berak hala eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko ekainaren 11n izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2508009