2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, bete dadin ibilbideko peoiaren lanpostu bat, plantilla organikoan 2 zenbakia duena, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapen-proposamena
Deialdi bat izan da, bete dadin, oposizio-lehiaketaren bidez, ibilbideko peoiaren lanpostu bat, 2 zenbakia duena plantilla organikoan, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. Hala, kalifikazio-epaimahaiak proposatu du María Victoria Balduz Burgos izendatzea, bera gelditu baita lehen postuan, jarraikiz deialdiaren 5. oinarriari (argitaratu zen 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an).
Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioa (deialdia argitaratu zen 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an).
Azkoienen, 2025eko ekainaren 5ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2508181