2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, kirol-jardueretako monitorearen (Kirol Eskola) lanpostuarena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
Alkatetzaren 2025eko otsailaren 6ko ebazpen baten bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egin zen, tartean María Teresa Velaz Sancha zegoela, zeinak eskaturiko dokumentazioa aurkeztu baitzuen. 2025eko otsailaren 14an, María Teresa Velaz Sanchari, berak hala eskaturik, kirol-jardueretako monitorearen (Kirol Eskola) 06.2.6 zenbakidun plazan borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lan-kontratu finkoa sinatu zuen egunetik bertatik, egun hartan administrazio honetako bertze lanpostu batean ari zelako.
Alkatetzaren 2025eko apirilaren 7ko ebazpen baten bidez, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat etorriz, 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostua eskuratu zuen izangaiak (zenbat lanpostu huts eskaini diren, bertze hainbertze izangai) deialdiaren dagokion eranskinean adierazitako baldintza betetzen duela frogatzen duten agiriak aurkezteko: eskatzen diren tituluen kopiak edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarenak, edo, kasua bada, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duten ziurtagiriak.
Horiek aurkezteko emandako epearen barnean, proposaturiko izangaiak, Ainhoa Abete Pérezek, ez du aurkeztu eskaturiko dokumentazioa, eta ez du alegatu ezinbertzeko inolako arrazoirik.
Aipatu 2025eko apirilaren 7ko ebazpenean ezarritakoarekin bat, non zehazten den 10 egun balioduneko epean egoitza elektronikoan argitaratzen denetik, eta ezinbertzeko kasuetan salbu, eskaturiko dokumentazioa aurkezten ez dutenek eskubide guztiak galduko dituztela toki-erakundeko funtzionario izateko edo lan-kontratudun langile finko izateko. Kasu horretan, jarraikiko zaio deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari.
Horrenbertzez, bidezkoa da, Ainhoa Abete Pérez kirol-jardueretako monitorearen (Kirol Eskola) 06.2.6 zenbakidun lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren prozesutik kanpo uztea, ez baitu aurkeztu eskaturiko dokumentazioa. Deialdiak dagokio Tafallako Udaleko aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Orobat, aditzera ematen da behin betiko zerrendan ez dagoela bertze izangairik haren gibeletik.
Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek;
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Bete gabe deklaratzea kirol-jardueretako monitorearen (Kirol Eskola) 06.2.6 zenbakidun plazaren deialdi hau, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Tafallako Udalaren Internetako atarian, zehazki Tafallako Udalean Enplegua Egonkortzeko Prozesu Berezia atalean deialdi honi dagokion fitxan.
Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Tafallan, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2507884